Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan Erreforma

Eneko Andueza: “EAJk ez ditu kontuan hartu euskal langileak lan erreforma babesteari ezezkoa ematean”

PSE-EEren idazkari nagusiak Lehendakariari eskatu dio aurrerantzean ez ditzala beretzat hartu haren alderdiak babestu ez duen legeria baten arrakastak.

1. argazkia
De izquierda a derecha:Txema Oleaga, Daniel Senderos, Eneko Andueza y María Guijarro | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, poza azaldu du lan erreforma behin betiko onartu delako, eta Euskadi langileak kontuan ez izatea leporatu dio EAJi, ezezko botoa eman diolako Diputatuen Kongresuan lege-dekretua baliozkotzeari.

“EAJk azaldu beharko du zergatik ez den egon Euskadiko langileen eskubideak defendatzen, zergatik ez dituen izan kontuan. EAJk eta EH Bilduk azaldu egin beharko dute zergatik atera duten hauteskunde kalkulagailua eta jarri duten nazionalismoaren pegatina paper-hegalean, PPren eta Voxen ondoan jartzeko Raxoiren erreforma defendatzen. Azken asteetan ohartarazten jardun dut. Politika ezin da egin besteek egingo dutenean konfiatuz. Zeren eta gerta daiteke ezezko botoa ematea baiezkoa izatea nahi denean, era horretan tamayokeriaren, amarruaren eta gezurraren politika gailentzen lagunduz”, adierazi du. 

@eajpnv eta @ehbildu alderdiek azalpenak emateko ordua da, azal dezatela zergatik

👉🏻ez dituzten izan kontuan euskal langileak❓
👉🏻atera duten hauteskunde kalkulagailua❓
👉🏻zergatik jarri duten nazionalismoaren pegatina @populares eta @vox_es alderdien ondoan bukatzeko❓

✅#Cumplimos pic.twitter.com/PS7zfSyNw5

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 4, 2022

Anduezak EH Bilduren “maximalismo iraultzailea” arbuiatu du, eta alderdi horri gogorarazi dio onartu den legerian ez dagoela langileen egoera okertuko duen neurri bakar bat ere. Aitzitik, gogoratu du aspaldian aurreneko aldia dela lan arloan eskubideak murriztu ordez zabaltzen dituen lege bat atera dena. Eta oso kritiko azaldu da EAJk azaldu duen posizioarekin.

“EAJk behin-behinekotasuna murriztearen eta bidezko negoziazio kolektibo baten eta soldatak hobetzearen kontra bozkatu du… ELAren beldur azaldu da EAJ, horren konplexua du. Haren gatibu bihurtu da, bere zenbat eta okerrago eta hobeago estrategiaren gatibu, langileek ulertzen ez duten jarrera antisistema batekin. Nazionalistek erakutsi dute badakitela ados jartzen, baina euren artean eta euren sindikatuekin, euren interesak lehenetsita”, esan du.

Eta gaineratu du: “Eta Lehendakariari esaten diot ez ditzala beretzat hartu hurrengo hilabeteetan bere alderdiaren ezetza jaso duen erreforma baten datu positiboak. Norbait izatekotan, Idoia Mendia lehendakariordea izango da eta Euskal Sozialistak izango dira ondo egindako lanaz zoriondu ahalko direnak”.

Euskal buruzagi sozialistak langileen onerako diren aldaketak nabarmendu ditu, bereziki aipatuz soldatetan izango diren igoerak, enpresako hitzarmenengatik mugatu ezingo direlako, eta aurreraeragin mugagabea edo azpikontraten kontrola. Eta dagoeneko kontratu finko gehiago antzeman direla azpimarratu du, urtarrilean %9 izatetik %12 izatera heldu baitira Euskadin eta %15 izatera Espainia osoa kontuan hartuta. 

Anduezak azpimarratu du garestiago izango dela aldi baterako kontratatzea eta hobeto erabiliko direla prestakuntza eta praktiketarako kontratuak, hobeto ordainduta egongo direlako. Eta ABEEtan sartu diren hobekuntzak eta Sare Mekanismo berria ere aipatu ditu, biak ala biak enpleguari eusteko tresna egokiak izanez enpresaren jarduera egoera zailean denean.

Eta poza adierazi du sozialisten eta, bereziki, Euskal Sozialisten egitekoagatik eta Pedro Sánchezen Gobernuaren koherentziagatik. “Ororen gainetik, aurrera jarraitzen du urrats sendoaz, elkarrizketarako eta negoziaziorako gaitasunarekin”, adierazi du.