Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadiko Alderdi Sozialistak politika aurrerazaleen ziurtasuna eta euskal gizarteak hobetzeko behar duen borondatea eskaintzen du beti”

PSE-EEko idazkari nagusiak sozialistek legegintzaldiaren azken urtean duten konpromisoa nabarmendu du, besteak beste, Enpleguaren edo Mugikortasun Iraunkorraren legeen edo Kontsumitzaileen Estatutuaren onarpenarekin

“Espero dugu sailburuak bete ahalko duela datozen asteetan Gobernu Kontseilura eramateko aurreikuspena, Hezkuntza eraikuntza nazionalaren ardatz bezala hartzeak daraman aldapa arriskutsu horretan jauzi gabe”, esan du Hezkuntzaren Legeari buruz

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión del grupo parlamentario Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak celebrada en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, goratu egin du Euskal Sozialistek euskal herritarren ongizatean eragingo duten politika aurrerazaleak bermatzeko orduan egindako lana. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldearekin Eusko Legebiltzarrean egin duen bileran, legegintzaldia amaitu arte eremu ezberdinetan lanean jarraitzearen beharra azpimarratu du Anduezak. Bilera horretan egon dira, halaber, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburua eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

“Euskadiko Alderdi Sozialistak politika aurrerazaleen ziurtasuna eta euskal gizarteak hobetzeko behar duen borondatea eskaintzen du beti. Konpromisoa legegintzaldiaren azken egunera arte egongo da indarrean, enplegua hobetzeko edo genero indarkeriaren kontrako borrokan. Norbaitek uste badu legegintzaldiko minutu bat alferrik botako dugula, oso oker dago”, adierazi du.

Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea onartu izanagatik poza azaldu ondoren, legegintzaldi hau amaitu aurretik onartzea aurreikusita dagoen beste lege batzuk aipatu ditu borondate horren adibide gisa: Enpleguaren Euskal Legea, Idoia Mendia lehendakariordeak sustatua, edo Iñaki Arriola sailburuak zuzendutako sailak garatu duen Mugikortasun Iraunkorrerako Legea, eta garraio publikoaren prezioa jaistearren “sozialisten ahalegina” ekarri dugu gogora. Javier Hurtado sailburuak bultzatutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea ere aipatu du, eta eskubideak handitzera zuzendutako testu bat izango dela esan du. 

Hizpide izan du Hezkuntzaren Legea ere, eta hau esan du horri buruz: “Izan ditugu geure desadostasunak, isilpeko lanordu asko daramatzagu gainean bi alderdien artean eta sailarekin. Orain, ordea, ikusten dugu zirriborroa zedarritu genuen bideetatik doala eta espero dugu sailburuak bete ahalko duela datozen asteetan Gobernu Kontseilura eramateko aurreikuspena, Hezkuntza eraikuntza nazionalaren ardatz bezala hartzeak daraman aldapa arriskutsu horretan jauzi gabe”.

 “#Euskadi-ko Alderdi Sozialistak politika aurrerazaleen ziurtasuna eta euskal gizarteak hobetzeko behar duen borondatea eskaintzen du beti.

Konpromiso hori legegintzaldiaren azken egunera arte egongo da indarrean. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/O1dgVR39Ar

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 12, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak balorazio positiboa egin du testuinguru aldakor eta ziurgabetasunez beteriko batean sozialistek gobernuetan jartzen duten egonkortasunaren gainean eta euskal erakunde gehienek 2023 honetarako kontu publikoak “gorabeherarik gabe” onarturik izango dituztelako. “Euskal Sozialistek indarra jartzen dugu Euskadin ezker baliagarritik, posizio aurrerazaleenetatik betetzen ari garen eginkizunean, egonkortasunaren eta bizikidetzaren biko alderdi horretan”, adierazi du.

Ukrainiako gerrak eta inflazio altuak markaturik jarraitzen duen koiuntura zail batean, Euskadik 2023rako 14.250 milioi euroko Aurrekontu bat onartuta izateak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak. Eta kontuak “inbertitzaileak, sozialak eta ditugun diru-sarrerei doituak” direla esan du. “Ez dira, ziurrenik, Alderdi Sozialista bakarrik izango litzatekeen Gobernu batek egingo lituzkeenak, baina nahiko ondo hurbiltzen dira gure gobernu programara”, esan du.

Buruzagi sozialistak osasun sistemaren “begibistako” azaroei erantzutearen eta Lehen Mailako Arreta indartu eta itxaron zerrendak murriztearen alde azaldu da zerbitzu eraginkorrago bat lortze aldera. “Alderdi Sozialistaren nahia da eskubideak indartzen laguntzen eta premia duten pertsona guztiei eskua luzatzen jarraitzea”, esan du. 

Eneko Anduezak, halaber, Espainiako Gobernuak “autobusera edo metrora igotzen den, negozio txiki baten pertsiana igotzen duen edo bere auzoko dendan erosten duen langile klase horri” babesa ematen dion gizarte-ezkutua indartzera zuzendutako 45.000 milioi euroak ere aipatu ditu. Eta balioa eman dio Pedro Sanchez presidenteak eraldaketa energetikoa edo mugikortasun iraunkorra bezalako gaietan Europan gauzatu duen lidergoari. Azpimarratu du eskuinaren aldetik inolako laguntzarik gabeko giro politiko batean hartu izan dituela Gobernuak neurri guztiak, eta agerian geratu dela azken horren “diskurtso ekonomikoaren ezereztasuna, gezurrean oinarrituta zegoelako”.

“Hazkunde ekonomikoaren (%5 ingurukoa izan da) eta enpleguaren (azken 14 urteotako zifrarik baxuena, 20,3 milioi langilerekin) arrakastak eta horren kalitateak (behin-behinekotasuna minimo historikoetan dela, %16an) argudiorik gabe utzi du PP. Agur “zenbat eta okerrago, eta hobeto” teoriari, agur “eror dadila Espainia, altxatuko dugu guk” teoriari”, gogoratu du.