Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ezkertokiaren 40. urteurrena

Eneko Andueza: “Gobernu sozialistak erakutsi du gaitasuna duela agenda aurrerakoi batean ideiekin eta erabakimenez urratsak emateko, Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan ikusi izan den bezala”

PSE-EEren idazkari nagusiak goraipatu egin ditu Pedro Sánchezek gerraren ondorioak arintze aldera bankari eta argindar-enpresa handientzako zergekin martxan jarritako ekimenak Zarauzko Ezkertokiaren 40. urteurreneko ospakizunean
Ezkerreko politikak babesteko “oinak arrastaka” ibiltzea leporatu dio nazionalistei, ezpada aurkako botoa emanez, lan-erreformarekin gertatu bezala
José Ignacio Asensiok arbuiatu egin ditu “informazioa ematen zutenek, agintzen zutenek eta tiro egiten zutenek” eta “Lizarrara joan eta Ibarretxe Plana martxan jarri zutenek” gauzak zuritzeko egiten dituzten saialdiak

1. argazkia
Patxi Elola, José Ignacio Asensio, Eneko Andueza, Gloria Vázquez y Alberto Aguirreabal, en el Ezkertoki de Zarautz Foto: Sociaistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, goraipatu egin ditu Pedro Sánchez presidenteak Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan Ukrainako gerraren ondorioak arintzeko eta langileen klase ertaina babesteko iragarri izandako neurriak, eta Espainiako Gobernuak agenda aurrerakoi batean “erabakimenez eta ideiekin” urratsak emateko duen gaitasuna goretsi du, Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan agerian geratu izan den moduan. Aitzitik, PPri eta alderdi nazionalistei aurpegiratu dio euren interes alderdikoiak lehenetsi nahi izan dituztela interes orokorraren gainetik euren erresistentzia eta zalantzekin.

Eneko Anduezak agerian utzi nahi izan du nazionalisten babesak “oinak arrastaka” dituztela heldu izan direla pandemiaren hilabete guztietan eta errusiar inbasioaren ondotik, edo absente egon izan direla, lan-erreforman EAJren eta EH Bilduren kontrako botoekin gertatu zen bezala. Eta adierazi du “eskubideen eta aberriaren artean, jendearen bizitza hobetzearen eta eskumenak banaka eztabaidatzearen artean, nazionalistek beti nahiago dutela bigarrena”.

Gobernu Sozialistak bultzatutako politikek PPren kontrako botoa eta nazionalisten erresistentzia izan dute, azken horiek, izan ere, jendearen bizitza hobetzearen eta eskumenen banaketa eztabaidatzearen artean nahiago baitute beti euren txokotxoa. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/WTzn8hbrbf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 16, 2022

Egungo koiuntura ekonomikoaren ondorioei erantzuteko Kongresuan onartu izan diren neurrietako batzuk aletu ditu buruzagi sozialistak, besteak beste bankari eta argindar-enpresa handiei ezarritako zerga, trenerako doako abonuak edo beka osagarriak, eta esan du hori dela “herrialde honetako langile klase ertaina eta gehiengo soziala babestea”. Espainiako Gobernuak legegintzaldian zehar kaltetuenak eta zaurgarrienak babesteko onartutako beste neurri batzuk ere azpimarratu ditu PSE-EEren idazkari nagusiak, esaterako: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, lan-erreforma, pentsioen igoera, gasolina hobaritzea edo argiaren BEZa jaistea. “Ezkerreko politikak dira horiek”, adierazi du.

Ezegonkortasun energetikoaren nola ekonomikoaren garaietan planteamendu progresistei emandako bulkada nabarmendu du Eneko Anduezak, eta “politika guztiak kalteberenek defendatuz” egitearen alde azaldu da. Sozialistek Eusko Jaurlaritzan egindako ekarpenak aipatu ditu Anduezak egoera horren adibide modura, Idoia Mendia lehendakariordeak sustatutako DSBEren erreforma, kasu.

José Ignacio Asensio, zuritzearen aurka

José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, bere aldetik, 40 urteko bere ibilbidean “Zazpia, Ezkertokia, hots, Zarauzko Herriko Etxea” askatasunerako espazioa nola izan den azpimarratu du, eta udalerriko bizitzan gertatutako inguruabar zailak, ezen ez dramatikoak, aipatu ditu.

Horretarako, bere bizipen pertsonal batzuk –ez ziren, halere, salbuespena– ekarri ditu gogora, adibidez Patxi Elolaren kasua, bere lorezain lanbidean bizkartzaina eramatera beharturik zena zinegotzi izateagatik, Gorka Landaburuk jasan zuen atentatua, eskuko hainbat hatz moztu zizkiona libre informatzeagatik, José Ignacio Iruretagoiena zinegotziaren erailketa, edo Gloria Vázquez bozeramaile sozialista eta alkateordearen borroka herrian etarrei harrera publikorik egin ez zedin.

“Pertsonaiak, izenak, ez dira fikziozkoak, historia dira, gure historia dira. Demokraziaren, askatasunaren aldeko historia da. Duintasunaren aldekoa. Zazpiren 40 urteak ospatzen ditugu gaur, lehen 40 urteak, eta beste 40 eta askoz gehiago ere ospatuko ditugu. Falta diren guztiez akordatzen gara, euren bizitza utzi zutenez, terrorearen diktadurari, pentsamendu nazionalista bakarrari men ez egiteagatik bizitza kendu zietenez. Erresistitu zutenez, erresistitu zenutenez”, adierazi du Asensiok.

Gipuzkoako ahaldun nagusiorde ere denak hitz batzuk izan ditu EH Bildurentzat eta EAJrentzat, esanez sozialistek ez diotela euren iragana zuritzen utziko “informazioa pasatzen zutenei, agintzen zutenei eta tiro egiten zutenei”, ezta ere “omisioz bestaldera begiratzen zutenei” eta Miguel Ángel Blancoren erailketaren urteurrenean euren burua aldarrikatzen ahalegindu direnei, Lizarra eta Ibarretxe plana bultzatzen jardun zutelako gero”.

Eta PPk lazo urdinaz egindako erabilera deitoratu du. “Egun hauetan ikusi dugu nola desitxuratu duten batzuk lazo urdinaren erabilera, hori bai, ETA desagertu eta 10 urte geroago. Horietako zenbat zeuden hemen, Euskadin, aurpegia ematen? Toreatzaile asko eskuinaren eta eskuin muturraren saloian”, eta esan du ez zela euskal PPaz ari. “Sekula ez gara esaten nekatuko, Zapatero, Rubalcaba, Patxi López, Eguiguren, Rodolfo Ares izan zirela bakearen egileak”, esan du.

Gloria Vázquez. “Larrua eman genuen”

Gloria Vázquez Zarauzko bozeramaile sozialista eta alkateordearentzat, herri horretako sozialisten ibilbideak jomuga bat izan du beti: “mundu hobeago bat egiten laguntzea”, dela terrorismoaren aurkako erresistentzia bidez, “harro uzten eta beti gure aldekoan egongo dena”, dela ekainaren 18an aurreikusita zegoena bezalako omenaldiak saihestuz. “Eta gertaera berriagoen harira, oso harro sentitu behar gara Zarauzko Udalean ETAren presoen kartel bakar bat ere ez egoteagatik sanpelaio hauetan, eta hori guri esker izan da”, adierazi du.

“Sozialistak gara herri honetan geure larrua eman duguna gauzak bere tokian jartzeko: memoria, egia eta biktimentzako justizia, eta terrorismoaren deslegitimazioa. Larrua eman izan genuen bezala udal-gobernuan lan eginez Patxi Elola adiskideak eta neuk zuzentzen genituen sailetatik, ingurumenaren, berdintasunaren eta beste berri batzuekiko elkartasunaren alde. Sozialismoaren identitate-ezaugarriak baitira horiek. Egindakoan sinesten duzunean bakarrik egin ahal duzu lan guk egiten dugun bizitasunez eta guk lortzen ditugun emaitzekin”, azaldu du.

Zarauzko PSE-EEren Erakunde Politikako idazkari ere denak sozialistek udal-gobernuan egindako lanaren garrantzia nabarmendu du. “Gure arrastoa uzten ari gara, proiektu berritzaileak garatuz. Ondo dakite hori Eraztun Berde Urdinetik ibilbidea egiten duten herritarrek, Zingara basora bisitan doazenek, Itxasmendiko auzotarrek, pozik baitaude Iñurritza eta Irita errekak lehengoratu direlako, edo Bista Alegreko auzotarrek, parkeak hartu duen bizitza berriarekin. Badakite ere Emakumeen Etxera abokatuaren edo psikologoaren kontsultara joaten diren emakumeek, edo euren tituluak atzerrian homologatzera joaten direnek, edo indarkeria matxista jasaten duten emakumeek. Lankidetzarako GKEetan laguntzen duten pertsonek oso ondo dakite sozialistak garela euren egitasmoak babesten ditugunak, eta elikaduren banaketan eta ortu solidarioan kolaboratzen dutenak”, adierazi du.