Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Bidea ez datza geure zilborrean gehiago itxiko gaituen eraikuntza nazionalen batean, gizarte irekiago batzuk irekitzean baizik”

PSE-EEko idazkari nagusia eta Salvador Illa PSCko lehen idazkaria bat etorri dira Pedro Sanchezen Gobernuak testuinguru konplexu batean gauzatzen dituen politikei buruzko balorazioan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la rueda de prensa junto al Primer Secretari del PSC, Salvador Illa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskadiren eta Kataluniaren etorkizuna ez dagoela “eraikuntza nazionalen batean”, baizik eta “gizarte irekiago batzuen bilaketan”, eta esan du kogobernantzari esker, egitez, urratsak ematen ari direla sozialistek bilatzen duten eredu federal horretan. Eredu hori “bandera subiranisten porrotaren egiaztapen” delakoarekin kontrajarri du, “nazionalistei handiegi geratzen zaizkien egoerei emandako erantzun hutsalak” besterik ez direlakoan.

“Mundu gero eta globalago eta interdependente batean, bidea ez datza, ezin da egon, geure zilborraren bueltan gehiago itxiko gaituen eraikuntza nazionalen batean, gizarte irekiagoak, toleranteagoak, askotarikoagoak, gardenagoak eta konektatuagoak eraikitzean baizik”, azaldu du.

Eneko Andueza Salvador Illa PSCko lehen idazkariarekin bildu da Euskal Sozialisten egoitzan, ministro ohiak Euskadira egin duen bisitaren harira. Bilera eta gero, prentsaurreko bat eman dute elkarrekin, eta sozialistek politika aurrerakoiak ari direla gauzatzen nabarmendu du Anduezak, Aurrekontuen onarpenarekin eta erakundeen arteko lankidetzarekin.

“Ekonomia berrindartzen eta enplegua sortzen ari bagara, gizarte ezkutua indartzen ari bagara, politika sozialistak daudelako da. Eta hori ezin den tokian, Aurrekonturik ez dagoen tokietan, sozialistak buruan ez gaudelako da, luzatzen dugun eskuari eta akordiorako borondateari erantzuten ez zaiolako da, hauxe eskaintzen baitugu: akordioak ezberdinen artean eta jendeari benetan lagunduko dioten politikak, eta akordioak erakundeen artean, eraginkorragoak izateko txertaketan, Europako funtsen kudeaketan edo erantzun energetikoan”, azaldu du.

Bidea ez datza geure zilborrean gehiago itxiko gaituen inolako eraikuntza nazionalen batean, gizarte irekiago batzuk eraikitzean baizik.

Kogobernantzari esker, urratsak ematen ari gara, egiaz, sozialistek nahi dugun eredu federalean. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/ULXKE18To3

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 16, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak abuztuan Salvador Illarekin egin zuen azken bilera ekarri du gogora, Ukrainako gerrarengatik ekonomiari buruzko ziurgabetasunak eta inflazioaren igoerak kezka itzela eragiten zuenean, eta bai idazkari nagusiak bai Salvador Illak nola partekatzen zuten politika sozialistak zirela biderik onena hazkundearen bideari ekiteko eta horren ahalegin guztia berriz ere klase ertainaren eta langile klasearen bizkar ez izateko.

 “Eskuinaren iragarkizunak iragarkizun, hilabeteak eman baitzituen jo eta su udazken beltza zetorrela esanez, oraingo errealitatea da ez dagoela atzeraldirik. Aitzitik, Espainiak %4tik gorako hazkundea izan du, inflazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago eta enplegua datu historikoetan dago Espainian eta baita Euskadin ere, sekula ez genuen izan horrenbeste jende lanean eta horrenbeste jende eskubideekin, eta hamaika aldiz esan beharra dago hori zergatik gertatu den, horrenbeste kalte ekarri behar omen zuen lan erreforma horregatik izan da, iruzurra moztu eta kontratuak sendotu baititu”, esan du.

PSCko lehen idazkariak, Salvador Illak, bere aldetik, Katalunian “oparotasuna sortuko duten eta politika publikoak indartuko dituzten” Aurrekontu batzuk hitzartzeko duen borondatea adierazi du. “Arrazoizko gauza batzuk eskatzen ditugu. Negoziazioaren Aurrekontu batzuk izan behar dira, atxikipenarenak izan beharrean”, nabarmendu du. Eta balorazio positiboa egin du Espainiako Gobernutik martxan jarritako neurriei buruz, une konplexu batean “ziurtasun ingurune bat sortzera” zuzentzen baitira haren esanetan, eta baita Euskadiren egonkortasun instituzionalari buruz ere, nagusiki Euskal Sozialisten borondatearengatik dena posible.