Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Anduezak banaketa sektorearen egiteko estrategikoa nabarmendu du Eroskiren instalazioetara egindako ikustaldian

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du hedatu beharra dagoela Ukrainako gerraren ondorioei erantzuna emateko Plana, inflazioa gerarazteko eta enpresetan eta familiengan horrek duen inpaktua murrizteko

1. argazkia
El Secretario Eneko Andueza, visita junto a Mikel Torres, Vicente Reyes y Pau Blasi, las instalaciones de Eroski en Elorrio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, elikadura-banaketaren sektorearen egiteko estrategikoa eta Eroski euskal taldeak garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko egindako ekarpena nabarmendu ditu Elorrioko bere instalazioetara egindako ikustaldian. Eta Ukrainako gerraren ondorioei erantzuna emateko Plana aplikatzeko premiaz ohartarazi du.

 “Ohituta gaude gure erosketak egitera banaketa bezalako sektore estrategikoaren makinariak egunero bezala funtzionatzeko beharraz jakitun izan gabe. Pandemian egiaztatu izan dugu zenbaterainoko beharra dugun Eroski taldea ere parte den sare horretaz, produktuak eta zerbitzuak eskura izatea bermatzen digulako. Orain, Ukrainako gerrarekin berriro ikusten goaz Eroski bezalako enpresa batek betetzen duen egitekoa, Euskadiren aurrerabide ekonomikorako eta milaka lanpostu sortzeko duen garrantziaz harago”, adierazi du. 

Anduezak Espainiako Gobernuak gerraren ondorioen kontrako eta KPIren igoera moteltzeko Txoke Planean aurreikusten dituen neurriak ere aipatu ditu. Igoera hori, zehazki, inbasioari eta horrek energiaren eta elikagai freskoen prezioetan duen eraginari egotz dakioke bi heren baino gehiagoan.

 “Ezin daiteke izan familiak eta enpresak izugarri gora egindako prezioak ordaintzen aritzea, horregatik ari gara eragiten Estatuan eta nazioartean. Premiazkoa da Plana hedatzea goranzko joera horri buelta emateko, enpresa eta familientzako kostuen igoerari galga jartzeko eta epe laburrera inflazioa neurri apalagotara murrizten hasteko”, esan du.

PSE-EEren idazkari nagusiak gogoratu du Gobernuak erregaiak hobarituko dituela, enpresek gasaren prezioagatik lortutako irabazi estrak zuzenduko dituela eta argiaren ordainagiriko zergak jaitsi eta etetea luzatuko duela, argindarraren bonu soziala hobetzeaz eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera %15 igotzeaz gain, beharrik handienean diren familiak babesteko.

Eroski taldea da Espainia iparraldeko bigarren elikadura-banatzailea eta Euskadiko lehena. 2.400dik gora akordio hitzartuta ditu eteekin eta tokiko ekoizleekin. 28.300 langileko plantilla du, eta arlo pribatuan Euskadin langile kopuru gehien duen enpresa da. Horietatik, 9.000 bazkideak dira. 176 milioi euroko emaitza lortu zuen 2020ko ekitaldian.

Ikustaldian Anduezarekin batera izan dira Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia, Vicente Reyes lurralde horretako Industria idazkaria eta Pau Blasi PSE-EEren Azterlan eta Programen idazkaria. Eroskiren aldetik, bileran izan dira Agustín Markaide presidentea, Rosa Carabel zuzendari nagusia, Mikel Larrea idazkari nagusia eta Josean Yela Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria. Ikustaldia Euskal Sozialisten idazkari nagusia enpresen antolakundeekin, sindikatuekin eta beste eragile sozial eta ekonomikoekin burutzen ari den kontaktuen txandaren barruan kokatzen da.