Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gezurretan nahikoa dela esaten diogu eskuinari; Espainia ez da hausten eta Zuzenbide Estatua bete-betean da indarrean”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du eskuinak manifestaziora jo dezakeela, baina ezin duela justifikatu besten askatasunarekiko “edozein urraketa”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, herritarrei gezurretan aritzeko ahaleginari uzteko deia luzatu dio eskuinari. Anduezak era baketsuan manifestatzeko eskubidea defendatu du, diktadura frankista goresten ibili gabe, baina ohartarazi du ezin dela justifikatu bestela pentsatzen duten gainerako herritarren eskubideen edozein urraketa. “Gezurretan nahikoa dela esaten diogu eskuinari; Espainia ez da hausten eta Zuzenbide Estatua bete-betean da indarrean”, adierazi du.

“Eskuinaren estaturik” ez dela egongo azpimarratu du Eneko Anduezak aste honetan Pedro Sanchez buru izango duen Gobernu aurrerakoi bat eratzean, eta Zuzenbide Estatua eta Espainiaren pluraltasuneko batasuna bete-betean indarrean direla berretsi du. “Nahi duten bandera guztiak erakutsi ditzakete eta nahi bezala manifestatu daitezke, demokrazia bat delako hau, horrexegatik egin dezakete hori”, adierazi du. 

PSE-EEren lehendakarigai denak bere babesa eta elkartasuna adierazi die eskuinak azken asteotan jomugan jarri dituen kargu eta militante sozialista guztiei. “Sozialistak ez gara ezkutatzen. Jomugan jarri dituztenak sozialisten familia eratzen dugun guztion babesa izango dute”, esan du, PSE-EEren bost euskal diputatu eta bost senatari beren izenez aipatzeko gero, babesa azaltzearren.

Buruzagi sozialistak poza adierazi du Gobernu sozialista berriz hautatu izanagatik, esanez hori dela “herrialdeak behar duena”, iragan legegintzaldiko “bide-orri” aurrerakoiari jarraipena ematera zuzendutako politikak ekarriko dituelako. “Zorioneko gaude, gure ustez ez delako Espainiarentzako berri on bat bakarrik, berri ona da Euskadirentzat ere”, azpimarratu du.

Gezur gehiagorik ez.

Espainia ez da hausten eta Zuzenbide Estatua bete-betean dago indarrean.

Ez gaude diktadura batean. Demokrazian gaude, horregatik manifestatu daitezke eta erakuts ditzakete nahi duten bandera guztiak, baina horrek ez du justifikatzen besteen askatasunarekiko “edozein urraketa”… pic.twitter.com/gW1N8rpH6c

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 14, 2023

“Inbestidurak bide emango dio Gobernu sozialista batek pentsioen balioa igotzen joateko, gure osasungintza eta gure hezkuntza publikoa indartzeko, gure ikasleentzako bekak igotzeko, langileen lan-baldintzak eta eskubideak hobetzeko, mendekotasuna dutenak babestuz eta gure adinekoak zainduz, gure gazteei emantzipatzen lagunduz”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, esan du bere alderdiak “proiektu eraldatzaile eta eraginkorra” duela, euskal gizartearen kezkak konpontzera zuzendua. “Iragan hauteskunde orokorretan boto gehien jaso izan duen alderdia gara. Hain zuzen, euskaldunek ulertu zutelako proposamen sozialista zela euren beharretara egokitzen zena, benetan axola denaz arduratzen den bakarra”, adierazi du.

Anduezaren esanetan, bere alderdiak bestelako bide bat proposatzen du euskal taula politikoan, EAJrekin eta EH Bildurekin lehian aritzeko gauza dena, eta Euskadik aurrerabidearen aukerari heltzeko balio duen bakarra da. Buruzagi sozialistarentzat, EAJren proiektua “eredu ahitu eta epela” da, ezgauza delako euskal herritarrentzat Osasungintza edo Hezkuntza bezalako esparru horren funtsezko direnetan erantzunak emateko. Kritikak luzatu dizkio EH Bilduri ere, jendearen arazoak “apustu subiranista eta independentista” batekin konpondu nahi izateagatik. “Alternatiba bakarra dago, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrarena”, esan du. 

“Gure kudeaketa da horren bermea. Jendearen arazoei erantzuna emateko dugun gaitasuna. Benetan axola denera zuzentzeko dugun gaitasuna, ezertara ez garamatzaten ameskerietan aritu ordez. Hortxe daude datuak eta egintzak, adibidez: Euskadin enpleguak dituen errekorreko zifrak, gure gazteentzako etxebizitza-politika duinak, garraiorako deskontuak edo merkatari eta ostalarientzako laguntzak”, zehaztu du.