Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard saioan

Eneko Andueza: “Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak osatuko dituzten beste batzuk hartu behar ditugu, pertsonei eta enpresei erantzuteko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en los estudios de Radio Euskadi | Foto: Socialistas vascos.

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du Espainiako Gobernuak jada hartu dituen neurriak osatuko dituzten beste batzuk proposatuko dizkiola lehendakariari, asteazken honetan izango duten bileran. Anduezak Ukrainako gerraren ondorioak arintzen laguntzeko politikak garatzeko orduan euskal autogobernuak betetzen duen eginkizuna nabarmendu du.

“Neurriak hartu behar ditugu arlo ekonomikoan, gure enpresei erantzuteko, eta baita pertsonak kontuan izango dituztenak ere Ukrainako gerraren ondorioak arintzen laguntzeko”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak balioa eman dio Eusko Jaurlaritzaren sailetatik burutzen ari den lanari, bereziki euskal sozialistek zuzentzen dituztenetan, hau da Enplegua, Etxebizitza edo Kontsumoan. Horrez gain, 2022rako euskal Aurrekontuak “historiako zabalenak” direla esan du Anduezak, eta errusiar inbasioak eragindako gudaren gatazkatik eratorritako ustekabeko egoerari aurre egiteko kontu publikoen erabilpenaren aukera azaldu du, dela gerakinen bidez, dela diru-bilketen igoerarekin.

Bihar @iurkullu lehendakariari helaraziko diot Euskal Sozialistek, Euskal Gobernuko kide gisa, @sanchezcastejon-en Gobernuak jada hartu dituen neurriak osatuko dituzten beste batzuk autogobernutik hartzeko dugun gaitasuna.

📻 @Boulevardeitb #HacemosEuropa pic.twitter.com/arsGmPrwcB

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 5, 2022