Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hortzak estutu eta lana gogotik egin beharra dugu Euskadin agenda aurrerakoia defendatzeko”

Idazkari nagusiak PSE-EE alderdia aldarrikatu du zerbitzu publikoak eta eskubideak defendatzen dituen “ezker baliagarria” delako, izatez hori egin dezakeen alderdi bakarra

“Beste batzuek zentraltasuna aldarrikatzen dute, baina gero uko egiten diote akordioei. Guk bete egiten dugu”, adierazi du prentsaurreko batean Betearazlearen asteleheneko bileraren ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la rueda de prensa posterior a la reunión de la Ejectuiva | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, dei egin die kargu sozialistei gogoz lanean jarrai dezaten Euskadin euskal herritarrei ongizatea ekarriko dien politika aurrerakoiak martxan jarri eta gauzatzeko. “Hortzak estutu eta lana gogotik egitea eskatu diet arduradun sozialistei Euskadin agenda aurrerakoi bat defendatzeko”, azaldu du.

Batzorde Betearazleak astelehenean egindako bilerako edukien berri emateko deitutako prentsaurrekoan, Anduezak “erritmoari eutsi” beharra dagoela esan du zerbitzu publikoak aldezten urratsak emateko. “Horixe egokitu zaigu. Eusko Legebiltzarrean saioen beste aldi bati ekin diogun honetan, are konbikzio handiagoz bete behar dugu, halakorik ahal bada, beti eroso sentitu izan garen ezker baliagarriaren egiteko hori”, adierazi du.

Buruzagi sozialistaren arabera, “itxuraz inolako ordenarik ez duen mundu bat dago hor kanpoan”, baina “zorrotzak bagara egiten diogunari zentzua aurkitzeko gai” izango garela esan du. “Enplegu kopurua eta horren kalitatea, soldata duinak, prestakuntza eta eskumen berriak eraginkortasunez gauzatzea bezalako gaiek kezkatzen digutela azaltzeko gauza izango gara”, esan du.

Hori dela eta, Eneko Anduezak balioa eman dio PSE-EEk Euskadin zentraltasunetik eta akordioak bilatzeari emanik betetzen duen egitekoari. “Beste batzuek zentraltasuna aldarrikatzen dute, baina gero uko egiten diote akordioei. Guk bete egiten dugu”, zehaztu du. Eta azalpen hau eman du:  “Udalek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna izan dezaten lagundu dugu gure ordezkaritzarekin eta beti gako aurrerakoian ulertu behar den gure lidergoarekin. Egon ez direnek edo deseroso sentitu izan direnek azaldu egin beharko dute hori. Gu oso kontent gaude azken emaitzaz eta aurreikusitako helburuak betetzen laguntzeaz”. 

Transferentzien prozesuari dagokionez, buruzagi sozialistak esan du “baretasunetik, zorroztasunez eta lasaitasunez” heldu behar zaiela, euskal politikaren funtsezko kontu bat direlako. “Antza denez, ez zuten oso ondo hartu prozesu horri beharrezko lasaitasunez heltzeko egin dudan gonbidapena. Aitortzen dut ez dudala ulertzen”, adierazi du.

Hortzak estutu eta lana gogotik egin beharra dugu Euskadin agenda aurrerakoia defendatzeko. #EuskadiAquiyAhora pic.twitter.com/KeYQWyr2ac;

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 10, 2026

Anduezak, bestalde, sozialistek euskal ekoizpen-ehuna aldezten egindako lana defendatu du, “elkarrizketa sozialetik egiten dugulako lan eta, erresistentziak gorabehera, zailtasunak dituzten enpresei eskua luzatuz edo konponbideak bilatuz”. Eta PSE-EEk Pasaiako portuko enplegua defendatzeko eta interes orokorreko portutzat kalifikatzeko azaldu duen jarrera jarri du adibide modura, baita Kutxa Fundazioak Ayesan duen parte-hartzea ere.

Eta EAJrekin Enpleguaren Legea erreformatzeari buruzko akordio bat bilatzeko hartu-emanez ohartarazi du. “Deitoratu beharra dut EAJ ez dudala ikusten duela urte eta erdiko kontsentsuetara bueltatzeko ildoan. Ikusten dugu lehia duela EH Bildurekin eta helburu komun bat dutela, hots, Administrazioan euskararen eskakizun-maila igotzea eta euskaldun askoren lan-eskubideen gainetik pasatzea. Hizketan jarraitzen dugu, akordio batera eramango gaituen tratuan ari gara, baina, egia esatera, duela hilabete batzuk bezain zail ikusten dugu gaur ere”, zehaztu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, politika sozialistek etxebizitza bezalako gaietan lortutako beste mugarri batzuk azpimarratu ditu, “gure euskal eta estatuko legeak eta Premiazko Neurrien Legearen garapena” aipatuz. “Ausardiaz eta etenik gabe egiten dugu, geldirik ez geratzeko eta era artifizialean argazkirik ez bilatzeko erabakimenez”, azpimarratu du. 

Eta garraio-sistema “modernoago eta hobeago” batean egindako inbertsioa edo turismo-egonaldientzako zerga abian jartzea bezalako beste kontu batzuk ere aipatu ditu. Foru erakundeetan ekin diote, hain zuzen, zerga horren izapideari Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren aldetik jasotako bultzadaren ondoren.