Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Indarkeria matxistari ikusgarritasuna ematea ez da keinu bat, biktimei, erasotzaileei eta gizarte osoari bidaltzen zaien mezu bat da”

“Benetako berdintasunaren alde eta mota guztietako indarkeria matxista desagertzearen alde egin behar dugu lan, nesken eta emakumeen segurtasuna eta eskubideak zainduz konpromiso politikotik, instituzionaletik zein sozialetik”, adierazi du Patricia Campelok
PSE-EEko idazkari nagusia eta Berdintasuneko arduraduna izango dira bihar ordezkaritza sozialistaren buruan A25-ren manifestazioan
Emakume eta gizon sozialistak indarkeria sexualaren gorakadaz eta prostituzioaren basakeriaz ohartarazten duten bideo bat zabaldu du PSE-EEk

1. argazkia

Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko A25 Egunari lotutako ekintzek eta ekimenek duten garrantzia eta horiek bultzatzen duten sentsibilizazioa azpimarratu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak nazioarteko hitzordu horren harira emakume eta gizon sozialistek parte hartzen duten bideo batean. “Ikusten ez dena ez da existitzen, eta indarkeria matxistari ikusgarritasuna ematea ez da keinu bat, biktimei, erasotzaileei eta gizarte osoari bidaltzen zaien mezu bat da”, adierazi du. 

Eneko Andueza eta Patricia Campelo PSE-EEko Berdintasuneko idazkaria izango dira sozialisten ordezkaritzaren buru azaroaren 25eko larunbat honetan, 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuko den manifestazioan. Bideoan adierazten da indarkeria matxista dela neskek eta emakumeek mundu osoan bizi duten desberdintasunaren ondoriorik latzena, eta Lourdes eta Maialen oroitzen ditu, Euskadin euren bikotekide ohiek eraildako bi emakumeak, baita 2023an Espainian eraildako 1.237 emakumeak ere. 

Sozialistak engaiatuta gaude emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunarekin.
Engaiatuta gaude edonolako indarkeria matxista desagertzeko borrokarekin.
Engaiatuta nesken eta emakumeen segurtasunarekin, askatasunarekin eta eskubideekin.  #25N pic.twitter.com/k0lveMqkr3

— Patricia Campelo (@PatriciaCampe10) November 24, 2023

Indarkeria sexualak izan duen gorakadari ere erreparatzen zaio, eta prostituzioa, hots, esplotazio sexuala dela emakumeen kontrako indarkeriaren erarik zakarrenetarikoa. PSE-EErentzat, ezin utzizko helburuak dira matxismoa desagerraraztea, agenda feminista eztabaida sozialaren erdigunean jarrita, batasunetik eta konpromiso politiko, instituzional zein sozialetik arituz.

“Konpromiso horrekin egiten du lan Alderdi Sozialistak, benetako berdintasuna eta mota guztietako indarkeria matxista desagertzeko helburuarekin, nesken eta emakumeen segurtasuna eta eskubideak zainduz”, adierazi du Patricia Campelok.