Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Laudio

Eneko Andueza: “Sozialistekin, gobernu indartsu eta egonkorrak daude, erantzuna eman diote krisiko garairik okerrenean eta bidezko susperraldia sustatzen ari dira”

Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak Aiaraldean burututako jarduketa publikoak azpimarratu ditu Laudioko Sozialistekin izandako ekitaldi politiko batean

1. argazkia
El Secretario General, Eneko Andueza, en Llodio. Fuente: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, sozialistek gobernu ezberdinetan izandako lidergo eta parte-hartzeak ahalbidetu dute erakunde horiek zailtasunei ikuspegi sozial batekin erantzunak eman izana, baina baita justizia gehiagorekin, ingurumena gehiago errespetatuz eta berdintasun gehiagorekin hobetzeko nahiarekin ere. Anduezak gogoratu du ez dela berdin batzuk edo besteak gobernatzea, eta Covid-19ari edo errusiar inbasioari emandako erantzunak milaka pertsonei aukera eman diela egoera ekonomiko zailari iskin egiteko.

 “Pandemia izan arren, Ukrainako gerra gertatu arren, inflazioa eta horniduren krisia gorabehera. Gobernu indartsu eta egonkor batzuk daude hemen, ikuspegi soziala eta bokazio eraldatzailea dutenak, krisiaren okerrenari erantzuna emateaz gain orain susperraldia bidezkoagoa, iraunkorragoa eta berdinzaleagoa izan dadin oinarriak jartzen ari direna”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak ekitaldi politiko batean hartu du parte Laudioko herrian Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordearekin eta Loli Muriel Laudioko Sozialisten idazkari nagusi hautatu berriarekin batera. Lamuzako parkean, Eneko Anduezak Pedro Sánchezen Gobernuaren erabaki batzuk errepasatu ditu, adibidez, Europako funtsen bultzada, lan-erreforma, ABEEren erabilpena, BGDSa abian jartzea edo pentsioak legez igotzeko bermea. Eta baita gasolinaren hobaria eta ostiralean gasaren prezioari sabaia jartzeko onartutako berriagoak ere.

😷Pandemia izan arren.
🇺🇦Ukrainako gerra izan arren.
⛽Inflazioa eta horniduren krisia gorabehera.
Gobernu indartsu eta egonkorrak daude hemen, gizarte-ikuspegi eraldatzailea dutena, susperraldi bidezkoago, iraunkorrago eta berdinzaleagorako oinarriak jartzen ari direna. pic.twitter.com/PXcCD0PSRw

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 15, 2022

Idoia Mendia lehendakariordeak sustatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren onarpena aipatuz ekin dio hitzaldiari, “zutabe berri bat Euskadiren berreraikuntza sozialerako” omen dena, eta esan du lege horrek “adingabeak eta adinekoak” babesten dituela eta “emakume zaurgarrienak bere zoriari emanik uztea” galarazten duela. Horrez gain, “euren burua lan-merkatutik dagoeneko bazterturik ikusten dutenentzako lanerako aukerak” bilatzen ditu, haren hitzetan.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan du nazionalistek Diputatuen Kongresuan elikatzen duten ernegazioaz harago eta euskara hitz egiteagatik euskaldunago garen ala ezaren edo Gernikako bonbardaketagatik barkamen-eskaera bultzatzeko euren “matrakaz” landa, Eusko Jaurlaritza betetzen joan izan dela PSE-EEk mahai gainean jarri izan dituen konpromisoak, esaterako Lanbideren erreforma, etorkizuneko euskal enplegu legea, Etxebizitzaren Legearen garapena, Aldaketa Klimatikoaren kontrako Borrokaren Legea, turismo sektorearen modernizazioa, edo Kontsumitzailearen Estatutua.

 “Jateko gauzak dira horiek”, adierazi du, honako hau esateko gero: “Zarataren arren, eskubideak zabaltzen dira. Pertsonak babesten dira. Aurrera egin da agenda progresistan. Zarataren arren, Sozialistek bete egin dugu herritarrei emandako hitza. Eta elkarrizketaren bidez egin dugu, sindikatu eta enpresekin, akordiorako borondatearekin. Gobernuetan sartzerakoan genuen bokazio eraldatzailearekin egin ere, eta hori ari gara gauzatzen politika bakoitzean, erakunde bakoitzean”

 

Cristina Gonzálezek Aiaraldeari emandako laguntza nabarmen du

Arabako PSE-EEren idazkari nagusi Cristina Gonzálezek, bere aldetik, emakumezko Itzuliaren zuzendariaren dimisioa eskatuz ekin dio bere jardunari, hark duela gutxi egindako adierazpenengatik. “Lasterketa modatzat jo zuen, interesa eta kategoria gutxiesteko, kirol bezala ez hartzeko, kapritxo bezala baizik, genero-berdintasunari iseka eginez. Haren desenkusa soberan dago, dimititu da egin behar duena”.

Beste alde batetik, Alderdi Sozialistak Aiaraldearekin hartutako konpromisoak Espainiako Gobernuaren politikei esker nola bete diren izan du hizpide, Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak tarteko, enpresei inbertsioak egiten lagunduz eta 24 milioi euroko zuzkidura emanez Eusko Legebiltzarren onartutako neurrien bidez, Aiarako hainbat sektore ekonomiko, sozial eta instituzionalei entzun eta gero.

 “Sozialistentzat, lehentasuna da Aiaraldearen berraktibatze ekonomiko eta soziala, eta bere industria modernizatuz, eraikinak eta industria-lursailak berreskuratuz, lanbide-prestakuntza eta gizarte kohesioa, hiri-berroneratzea, etxebizitza eta ingurumena, azpiegiturak eta mugikortasun iraunkorra, turismoa, kultura eta merkataritza, landa-garapena eta nekazaritza eta abeltzaintzako elikadura bidez gauzatzen da hori.

Eta beste jarduera batzuk ere aipatu ditu: enplegu-erregulazioko espedienteak dituzten pertsonak birkualifikatzeko programa, lehendakariordeak sustatua dena, eta enplegu anezkak eta prestakuntzako 36 ikastaroak, Arabako Diputaziotik bultzatuta.

Ahaldun nagusiorde ere denak esparru ezberdinetako hainbat ekintza xehatu izan ditu, adibidez merkataritza-sektorean burututakoa, APILL eta APYMCA merkatari elkarteekin dinamizazio-ekimenak koordinatuz, txikizkako merkataritzari laguntzeko kanpainekin, tokiko saltokietan erosketako bonuak eta Berrikusi programa. Eta, errepideetan, Saratxoko obrarekin, AP-68 erabiltzeko jarritako hobariak eta eskualdeko garraioaren hobekuntza. Edo turismoan, Museo Etnografikoa, Santxotena eta Artziniegako Arte Sakroaren museoen sustapenarekin, eta Kexaako Ametsen Hariztia.