Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Aurrezpen energetikorako neurriekin, ahalegin bat eskatzen zaigu neurri larriagorik hartu beharrik izan ez dezagun, enpresak ixtea, esate baterako”

PSE-EEren idazkari nagusiak gogoratu du Europako herrialde guztiek jarri dituztela abian egoeraren larritasunari erantzuteko planak
“Gobernuak ezin dira izan intsumisoak edo alferrak legalitatea betetzeko orduan”, adierazi du
Aintzat hartu du lehendakariak Errege Dekretua beteko duela agindu izana, EAJi plana babestera egin dio dei, eta uneko egoera aztertu izan du euskal sailburuekin eta foru eta udal arduradunekin

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE | Foto de archivo: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Espainiako Gobernuak azken Errege Dekretua onartu ondoren aurrezpen energetikorako martxan jarritako neurrien balorazioa egin du, eta gogoratu du neurri horiek Europar Batasunaren esparruan adostu izan direla herrialde guztiek parte hartu izan duten negoziazio baten ostean, eta horietako askok jada aplikatzen ari direla.

“Guztioi ahalegin bat eskatzen zaigu neurri gogorragoak jarri beharrik egon ez dadin, enpresak ixtea, esate baterako, Europatik negoziazio horretan mahai gainean jarri izan zuten bezala. Planteatzen den guztia aurrezpen eta iraunkortasun logika baten barruan sartzen da, eta borondate pixka bat izanez gero, Putinen gerraren ondorioei aurre egin ahalko diegu”, azaldu du.

Eneko Anduezak bermatu egin du Euskal Sozialistek plan horrekin duten konpromisoa eta bermatu egin du alkate sozialistak dituzten udalek berehala hartuko dituztela aurreikusitako neurriak, eta, PSE-EEk gobernatzeko erantzukizuna partekatzen duen gainerako erakundeetan, dela Gobernu Kontseiluan, dela diputatuen kontseiluetan edo udalbatzetan, berriz, Errege Dekretuan aurreikusitako zorrotz bete dadila eskatuko duela.

 “Gobernuak ezin dira izan intsumisoak edo alferrak legalitatea betetzeko orduan. Zorrotzak izan behar dugu eta ondo iruditzen zaigu lehendakariak argi eta garbi uztea legeari egokituko dela. Espero dugu bere alderdia, EAJ, ez hastea aitzakiekin eta posible izango dela egoera honi erantzun bat ematea; izan ere, Euskadin arrazoizkoa iruditzen zaio hori ingurumen arloan eta trantsizio ekologikoan kontzientziatuta dagoen gehiengo sozial zabal bati”, esan du.

Buruzagi sozialista kontaktuan egon da Eusko Jaurlaritzako hiru sailburuekin, eta analisi hori partekatu izan du eurekin, baita foru arduradunekin eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkaritza sozialistarekin ere, ordezkaritza hori jakinean dagoelarik euskal erakundeen eremuan modu osagarrian planteatzen eta negoziatzen ari diren ekimenei buruz.

 “Ona da eremu guztietatik kolaboratu ahal izatea, benetako kogobernantzarekin, legea errespetatzetik hasi behar duena, egungo egoera bezalako larrialdiari erantzun behar diona eta elkarrizketa eta negoziazioa izan behar duena bere jokabideetako bat”, adierazi du.