partekatu
Eneko Andueza: “Erreforma fiskalarekin, Alderdi Sozialistak lehen minututik borrokatu izan duen norabide aurrerakoia hartu dugu”
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du akordioak zerbitzu publikoen, enplegu duinaren, berdintasunaren, etxebizitza eskuragarriaren edo ingurumena babestearen alde dagoen gehiengo soziala identifikatzen duela

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, pozik azaldu da erreforma fiskalaren negoziazioan lortutako akordioagatik, “sozialistek lehen minututik borrokatu izan duten norabide aurrerakoia” hartu duelako. Jaurlaritzako bazkideek egindako azken proposamenaren baldintzei Ahal Duguk baietza ematen diola jakin ondoren, PSE-EEk eman nahi zion norabidea arrazoiturik zegoela eta euskal gehienak ordezkatzen dituela azpimarratu du Eneko Anduezak. “Baliabide gutxiago ekarriko ez dituen eta hezkuntza, osasungintza edo zainketak bezalako zerbitzu publikoen kaltetan izango diren zerga-jaitsierei atea ixten dien adostasuna lortzeko apustu bat da”, azaldu du.
“Hori lortzen tematu gara, erreforma fiskalari sozialistek lehen minututik eman nahi izan diogun norabide aurrerakoia gauzatzen, alegia. Eta argi geratu da badagoela euskal gehiengo bat gure zerbitzuak mantentzen eta indartzen jarraitu nahi duena fiskalitatetik enplegu duina, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, etxebizitza merkeagoak, ekintzailetza edo ingurumena babestea bezalako beharrei erantzuna ematen diogularik”, adierazi du.
? #reformafiscal-ari Euskal Sozialistak lehen minitutik eman nahi izan diogun norabide aurrerakoia ematen tematu gara.
Argi geratu da badagoela euskal gehiengo bat gure zerbitzuak mantentzen eta indartzen jarraitu nahi duena…
— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 13, 2025
Anduezak eskerrak eman dizkie bereziki Alderdi Sozialistak akordioa negoziatu izan dutenei, egindako ahaleginagatik, eta erreforma Batzar Nagusietan onartuko duten hiru alderdiek (PSE-EE, EAJ-PNV eta Ahal Dugu) erakutsi duten erantzukizunaren fruitua dela azpimarratu du. “Ezin da gauza bera esan ezezkoa emanez geratu nahi izan duten alderdiengatik, hots, PP eta EH Bildurengatik, euren posizio alderdikoiak lehenetsi nahi izan dituztelako”.
“Azaldu egin beharko dute zergatik bozkatzen duten laneko errenten eta kapital-errenten arteko ekarpenen artean oreka handiagoa bilatzen duten edo gehiengo batean pentsatuz progresibitate handiagoa bultzatzen duten aldaketen kontra, zergatik jarraitzen duten bi kasuetan baliabide gutxiago eta, beraz, zerbitzu publikoen narriadura, dakarten proposamenak defendatzen”.