Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Eneko Andueza: “Kalera ateratzea nahikoa da ikusteko politika sozialistak jendearengana heltzen ari direla”

PSE-EEren idazkari nagusiak defendatu du Alderdi Sozialistaren ekintza, bai Espainiako Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritzatik, sektore kalteberenengana eta langile klasera heldu izan dela

Batzorde Nazionalean egindako agerraldian, esan du funtsezkoa dela PSE-EEk indarra irabaztea udal eta aldundietan, euskal politikan eragile erabakigarria izaten jarraitzeko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du bai Espainiako Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritzatik sozialistek sustatutako politikak gizarteko sektore kalteberenengana eta langile klase osora heldu izan direla, azken hilabeteetan inflazioa edo krisi energetikoa bezalako fenomenoek eragin baitie. Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalean egindako agerraldian, Anduezak azpimarratu du hartu izan diren neurriek herritarren artean gizarte-kohesioaren handitzea ekarri izan dutela.

 “Hor dago proiektuek merezi dutenean, herritarrei onura dakarkiotenean, aurrera ateratzeko erabakimena eta gaitasuna. Eta nahikoa da kalera ateratzea ikusteko sozialisten politikak jendearengana heltzen ari direla, koltxoi bat izaten ari direla gu gabe gaizki pasatzen egongo liratekeen eta hilabete amaierara heltzeko zailago edukiko luketen milaka pertsonentzat”, esan du.

PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, horixe da euskal politikaren erdiguneko espazioa, sozialistek betetzen dutena, eta irailaren hasieratik garraio publikoan aplikatzen diren deskontuen kudeaketa jarri du adibide modura. Eta Iñaki Arriola sailburua eta garraioetako hiru foru diputatuak –hirurak sozialistak– zoriondu ditu Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretua garraio publikoaren sare osora gehitzeko egindako ahalegin izugarriagatik, beherapena %50eraino eramanez.

 “Krisi honen aurrean, sozialistek asmatu egin dugu diagnostikoan, baina baita komeni zen erantzunean ere.

Duela 10 urteko murrizketen aldean, pizgarrien politika baten alde egin dugu, gizarte-ezkutu sendo bat eraikitze aldera”.

🗣️@enekoandueza#HacemosEuskadi pic.twitter.com/ulXtQVaeUc

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 14, 2022

 “Ez zen erraza, ezta samurra ere, erakunde guztiak koordinatzea, baina hor dago lidergo sozialista. Bazegoen beste modu bat krisiari heltzeko. Bazegoen beste agenda bat. Eta hori da sozialistak aurrera eramaten ari garena Euskadi, burutzen ari garena Espainian eta, halaber, Europa osoan”, adierazi du.

Anduezak azpimarratu du 568.000 erretirodunek errebalorizatuta ikusi dituztela euren pentsioak, 43.000 pertsona Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera jasotzen hasi direla eta 208.000 langile baino ABEEren luzapenaren onuradun gehiago izan zirela Euskadin pandemiaren unerik okerrenetan. Eta beste neurri batzuk ere nabarmendu ditu, hala nola langabetuen orientazioan eta prestakuntzan izandako aldaketak, merkataritzari eta ostalaritzari emandako laguntzak, amatasunekoak, alokairura edo erregaiarentzat zuzendutakoak, beken igoera edo etxeko langileen langabezia.

Europar Batasunaren barruan Pedro Sánchez presidenteak erakunde horren politiken “erritmoa aldatzeko” helburuarekin erakutsitako lidergoa goratu du PSE-EEren idazkari nagusiak, sozialagoa, iraunkorragoa eta kohesionatuagoa izan dadin. “Bruselan gaur egun hartzen diren erabaki handiak sozialisten bulkadaren eta Gobernu eta presidente sozialista baten erabakimenaren eskutik datoz”, esan du.

 

Eta gaineratu du nazioarte mailan sozialisten argudioen parte izan direla Next Generation funtsen programak, salbuespen iberikoa edo merkatu energetikoaren erreforma, aurrena pandemiak eta, ondoren Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasun handiko testuinguru batean. 

Politika sozialistek, Anduezaren iritziz, “ziurtasunak ari dira ematen ziurgabetasun itzeleko egoera batean”, lehentasun argi batzuk hauspotuta, esaterako enpleguaren eta ekonomiaren sustapena, gizarte-ezkutua eta eskubideen hedapena. “Paradigma aldaketa” horretan kokatu izan du aldaketa klimatikoaren kontrako borroka eta berriztagarrien aldeko apustua (enpresen baterako sorkuntzarako laguntzak ere aipatu ditu) edo lan arloko eskubideetan gauzatutako aurrerapenak, lan erreformarekin edo Gutxieneko Soldataren igoerarekin.

 

Udal eta foru hauteskundeak

 “Finean, lehentasun argiak eta erabakimena horiek aurrera ateratzeko. Bide horretatik jarraituko dugu ikasturte politiko honetan. Funtsezko ikasturte politikoa izango da egoera ekonomiko eta energetikoari erantzuna emateko, zeren eta asmatuko dugunaren mende egongo da ekonomiaren susperraldia eta klase ertainen eta langile klasearen ongizatea. Funtsezkoa baita ere arlo politikoan, hauteskundeetarako hitzordua dugulako”, azaldu du Anduezak Batzorde Nazionalaren aurrean. PSOEren Batzorde Federalak primarioen hauteskundeetarako uztailaren 23an abiarazitako egutegia jakinarazi zitzaion era ofizialean, hain zuzen ere.

Eta PSOEren “Jendearen Gobernua” kanpaina Espainiatik ibiliko dela gogoratu ondoren, helburu bat ezarri du: “indarra gehitzea, udaletan eta aldundietan gure presentzia areagotzeko, baita hemen ere, euskal politikan erabakigarriak izaten jarrai dezagun, zeren eta asmatzen dugunaren, emaitza on bat lortzearen mende egongo da, hain zuzen, gure ekonomiaren eta klase ertainen eta langile klasearen ongizatea”.