Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herrialde hau lideratzeko asmoa dugu; espazioa ezkerrerantz zabaldu behar dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak Alderdi Sozialistaren ibilbide historikoa aldarrikatu du Erandioko Elkartearen 125. urteurrenaren ospakizunean.

1. argazkia
Jósean Pérez, Eneko Andueza y Mikel Torres en el 125 Aniversario de la Agrupación de Erandio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, “espazioa ezkerrerantz zabaltzeko” beharra azpimarratu du, euskal erakundeak lideratzeko Euskal Sozialistak duen asmoari erantzuteko eta berdintasun eta justizia sozial handiago baterako balioko duten politikak garatzeko. Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Anduezak datorren azaroaren 20an eta 21ean burutuko den 9. Kongresuaren atariko une politikoa aztertu du.

Sozialistak ezinbestekoak gara herri honetan.

Eta #9.Kongresua-ren ondoren, bermeekin heldu nahi diegu #Euskadi aurre egin beharrean den erronkei.
🌹#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/iELA7Rwe46

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 14, 2021

“Herrialde hau lideratzeko asmoa dugu. Espazioa ezkerrerantz zabaldu behar dugu, espazio berri batzuk sortu beharra ditugu ezkerraren barruan, sozialistak buru direla, indartsuagoak izan gaitezen, berme gehiagoz hel diezaiogun jada mahai gainean ditugun helburuak lortzeari, ate-joka den etorkizun horri, justizia soziala eta berdintasuna gauzatzea ahalbidetuko dituenari”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak Erandion egin izan ditu adierazpen horiek, herri horretako Alderdi Sozialista eratu zeneko 125. urteurrenaren ospakizunaren harira, eta azpimarratu du asko direla euskal gizarteak heldu beharko dien erronkak. Gogoratu du duela 125 urte hamabost langile elkartu zirela Eskuinaldean lehen elkarte sozialista sortzeko, militante esanguratsuek militatu zutelarik ondoren, Ramón Rubialek, esaterako. Kargu sozialista batzuez lagundurik, besteak beste Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak edo Iñaki Arriola Euskal Sozialisten presidenteak, militante kopuru handi batez gain, Eneko Anduezak euskal sozialisten ibilbide historikoa aldarrikatu du.

🌹 Gaur goizean #Erandio-ko Alderdi Sozialistaren 125. urteurrena ospatu dugu @enekoandueza gure idazkari nagusiaren, #MikelTorres @PSEBizkaia-ko idazkari nagusiaren eta Josean Pérez @PSEErandio-ko idazkari nagusiaren parte hartzearekin.#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/vPhSXks2MK

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 14, 2021

“Hemen jarraitzen dugu, langileen eskubideen alde lanean, baina baita gizarte osoaren alde ere. Berdintasunaren alde dihardugu lanean, justizia sozialaren alde. Alderdi Sozialistak zerbait baldin badu, moldatzeko erakusten duen gaitasuna du, aurrean ditugun erronka horiei heltzeko, esaterako klima-aldaketaren kontrako borroka, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, eskubide sozialak, ekonomiaren digitalizazioa”, azaldu du.

Erandio Elkartearen idazkari nagusi Josean Pérezek, bere aldetik, langileen mugimenduaren lehen urratsetan, diktaduraren kontrako borrokan edo terrorismoaren aurkako erresistentzian elkarte horrek egindako ekarpena ekarri du gogora, eta eskerrak eman dizkie elkartean militatu izan duten guztiei 125 urte horietan burututako lanagatik.