Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Tasa turistikoa ezartzearen alde gaude turismo arduratsu, jasangarri eta kalitatekoaren bidean urrats bat aurrera emateko”

PSE-EEko idazkari nagusiak Turismoan eta Industrian “berrasmatzeko” den premia nabarmendu du programaren aurkezpenean
Arabako hautagaiak, Aroa Jiletek, “desestazionalizazioaren eta bisitariak lurralde osoan banatzearen alde” egiten duen eredu bat defendatu du

Denis Itxasok zigor-araudi baten beharra aipatu du Biktimen Legean gertatzen diren ez-betetzeei aurre egiteko
Pau Blasik Euskadik bizi dituen eraldaketei aurre egiteko programak proposatzen duen “gidoi aldaketa” nabarmendu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la presentación del programa electoral de los Socialistas Vascos en San Sebastián junto a los cabezas de lista por Álava y Gipuzkoa, Aroa Jilete y Denis Itxaso, y el Secretario de Estudios y Programas del PSE-EE, Pau Blasi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai dena, Eneko Andueza, Euskadin tasa turistikoa bat ezartzearen alde azaldu da. Zerga lege berri baten bidez sortuko litzateke eta “aurrerako urratsa” litzateke sektorearentzat. “PSE-EEn urteak daramatzagu turismo arduratsu, jasangarri eta kalitatekoa bultzatzen. Orain, sakon aztertu ondoren, uste dugu heldu dela tasa hori ezartzeko garaia. Halaxe ulertu dute Europako herrialde askotan, eta Euskadin ere sektorea heldu da urrats hori emateko unera”, adierazi du.

Eneko Anduezak Donostian hauteskunde programaren aurkezpenean egin du iragarpen hori. Ekitaldian, besteak beste, Gipuzkoako eta Arabako hautagaiek, hots, Denis Itxasok eta Aroa Jiletek, eta Pau Blasi Exekutibo sozialistaren Azterlan eta Programen idazkariak hartu dute parte. Turismoaren sektorea “azken urteotako gure ekonomiaren ardatz handienetako batean bihurtu” dela gogoratu ondoren, tasa horrek izan beharko dituen ezaugarriak zehaztu ditu. Hala, esan du “zerga finalista” bat izango dela, biltzen den dirua turismoaren politikak indartzera zuzenduko delarik, eta “progresiboa”, gutxi gorabehera establezimenduaren kategoriaren arabera ordain dadin. Horrez gainera, tasak hobariak izango ditu egonaldi luzeetarako edo denboralditik kanpo egindakoentzat.

Buruzagi sozialistak gogoratu du turismo sektoreak asko sufritu duela azken urteetan pandemiarengatik eta, ondoren, Ukrainako gerrarengatik. Dena dela, “susperraldi turistikoan erkidego mailan Euskadi liderra izatea lortu dugu sozialisten eta Javier Hurtado sailburuaren eskutik”, esan du.

Euskal Sozialistak tasa turistikoa ezartzearen alde gaude turismo arduratsu, jasangarri eta kalitatekoaren bidean urrats bat aurrera emateko.

Sektoreak badu nahikoa heldutasun hori aplikatzeko. #AldatuGidoia pic.twitter.com/ORc7Tc92BX

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 15, 2024

“Proposamen arrazoizkoekin, errealekin, egingarriekin, oinak lurrean direla egindako proposamenen bidez euskal herritarren benetako arazoei heltzen dien programa” goratu ondoren, beste sektore bat ere aipatu du, hots, industriaren sektorea. Anduezaren iritziz, hor ere “berrasmatu” beharrean gara, eta “euskal enpresen errotzea” indartzearen alde azaldu da “garai bateko aurrezki-kutxen fundazioen inbertsioen bidez, Finkatuz funtsa indartuz eta Euskadi eskualde industrial aurreratu gisa posizionatuz”.

Aroa Jilete Arabako hautagai eta Eusko Jaurlaritzako Turismok zuzendari ohiak ere tasa bat aipatu du turismoaren eredua sendotzeko, “desestazionalizazioan, gastuaren handitzean eta tokiko garapena bultzatzeko lurralde osoan ibiliko diren turisten mugimenduan” oinarrituta egongo dena. “Horixe da, izan ere, kontua, aberastasunaren banaketa orekatua, turismoak ondorio positiboak izatea usadioz turismorako joera ez duten espazioetan ere”, adierazi du.

Denis Itxasok, bere aldetik, Biktimen Legearen ez-betetzeei aurre egiteko programan jasotzen diren neurriak aipatu ditu bere jardunean, eta zigor-araubide bat berreskuratzeko premia aipatu du, “herrietako jaiak ETAren historia idealizatzeko santutegi bihurtzeko ideia” horren kontra egiten laguntzeko. Autogobernuaren arloari dagokionez, berriz, esan du PSE-EEk “zerbitzu publikoen hobekuntza eta herritarren bizi-kalitatea” bilatuko dituela beti “tentazio subiranisten zerbitzura” jarri nahi dutenen aldean.

Pau Blasik, azkenik, “Euskadik azken urteotan bizi dituen eraldaketak” aletu ditu, esaterako “klimaren auzia, erronka demografikoa edo digitala”, esanez “magnitude izugarriko” aldaketak direla eta “herrialdean egiten diren politiketan gidoi-aldaketa sakon bat” eskatzen dutela. “Kontua ez da zerotik abiatzea, baizik eta gure politika publikoak birpentsatzea eta gure garaiko errealitatera eta beharretara nola egokitzen ditugun ikustea. Horixe da, hain zuzen, gure hauteskunde programan planteatzen duguna”, adierazi du.