Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Politiko Federala

Eneko Andueza: “Zailtasunen aurrean, bada gobernatzeko beste era bat, Espainian pentsatzeko eta tresna federaletan urratsak emateko beste modu bat”

PSE-EEren idazkari nagusiak “lurraldeen arteko koordinazioaren eta batasunaren” alde egin du Zaragozan bildu den Batzorde Politiko Federalaren aurrean gerraren edo pandemiaren ondorioei erantzuteko.
Eta adibide gisara jarri ditu txertaketa-kanpaina, Europako funtsen kudeaketa edo garraioan beherapenak ezartzea bezalako neurriak, lurraldeetako lider sozialistak biltzen dituen organoaren lanetan parte hartu ondoren.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, en el Consejo Político Federal de Zaragoza | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, pandemiak edo Ukrainako gerrak sortutako egoerek eskatzen dituzten erantzun azkarren aurrean ikusi da badela krisiari erantzuteko beste modu bat, langile klasea “gizarte-ezkutu indartsu” batekin babestuta murrizketak aplikatu beharrean, eta, halaber, badela autonomia erkidegoen artean koordinatzearen eta indarrak batzearen alde egiten duen gobernatzeko beste modu bat.

 “Gaurko egun honetan, PSOEk bere Batzorde Politiko Federala bildu duenean, interesgarria iruditzen zait ikuspegi autonomiko batetik azpimarratzea zailtasunen aurrean badela gobernatzeko beste era bat, Espainian pentsatzeko eta tresna federaletan aurrera egiteko beste modu bat, lurraldeen arteko koordinazioaren eta batasunaren alde egiten duena”, adierazi du.

Badago gobernatzeko beste modu bat, eskuinak berriz zentralizatzeko saiakerez eta nazionalisten hausturaren diskurtsoez harago, alegia. Bada ziurgabetasunari heltzeko beste modu bat, sozialistek defendatzen dugun kogobernantzarekin, beti jendearengan pentsatuz. #ElGobiernoDeLaGente pic.twitter.com/z0k5BN6X35

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 17, 2022

Anduezak txertaketa-kanpaina edo susperraldirako europar funtsen kudeaketa jarri ditu adibidetzat, eta aplikatu den azken neurrietako bat aipatu du, hots, garraio publikoaren prezioaren beherapena, doakoa ez denean.

 “Txertaketarekin gertatu zen, Espainia munduko liderra bihurtu zuen prozesuarekin, eta ez zen izan kasualitatea. Eta Next Generation funtsekin eta mahai honetan jorratu dugun gaiarekin, hau da, garraioa hobaritzearekin, ari da gertatzen, arrakasta hutsa ari baita izaten. Euskadin, esate batera, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal nagusiak koordinatzea lortu izan dugu, gogor saiatu behar izan bada ere, operadore guztietan deskontua %50eraino igotzeko”, azaldu du.

Eta ondorioztatu du: “Hori baita, azken batean, kogobernantza: batzuen diskurtso subiranisten eta besteen birzentralizatzeko nahiaren aurrean, indarrak batuz gero eraginkorrago garenaren froga”.

Anduezak “Langile klase ertaina eta enpresak defendatu energiaren eta erosketako otarraren prezioaren igoeraren aurrean” izeneko foroan hartu du parte María Chivite Nafarroako presidentearen koordinaziopean, eta Ximo Puig Valentziako Komunitateko presidentea eta Patxi López eta Eva Granados, hurrenez hurren Kongresuko eta Senatuko bozeramaile direnak ere hartu dute parte.

 “Gure eskumenen eremua gainditzen duten erronka globalen” aurrean lankidetza eta koordinazioa ezinbestekoa direla azpimarratu du euskal buruzagi sozialistak. “Horixe da Trantsizio Ekologikorako Ministerioak egindako Kontingentzia Energetikoaren Planaren harian den espiritua. Hori Euskadira ekarrita, Eusko Jaurlaritzatik gainerako euskal erakunde, alderdi eta eragile ekonomikoak engaiatzeko ahaleginean ari gara. Eta, hona helduta, sozialistak bereziki azpimarratzen ari gara energia berriztagarrien bultzada, Euskadin oraindik egiteko dagoen zeregin bat delako. Kogobernantza, beste behin ere, larrialdiko egoeren aurrean, baina ziur nago atzerabueltarik izango ez duen jardunbide oneko eredu baten parte ere badela”, esan du.