Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gipuzkoako PSE-EEren 9. Kongresua

Eneko Andueza: “Gauzak mugitzen diren tokian, hor egon behar du Alderdi Sozialista horiek ezkerrerantz mugitzeko, ikuspegi sozialarekin.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak eman dio amaiera Gipuzkoako PSE-EEren IX. Kongresuari, zeinak etapa berri bat hasten baitu José Ignacio Asensio buru dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el 9º Congreso de los Socialistas Guipuzcoanos junto a su nuevo Secretario General, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Guipuzcoanos.

Eneko Anduezak, PSE-EEko idazkari nagusiak, sozialistek gizarteko esparru guztietan egon behar dutela esan du, eta, zehazki, enpresa, gizarte-kolektiboen edo unibertsitatearen mundua aipatu ditu, alderdiaren espazioa “zabaltzeko” eta ikuspegi sozial bat txertatzeko asmoz, “arreta eskainiz behean daudenei”.

Alderdia zabaldu beharrean gara. Zabaldu orain arte bizkarra eman izan diguten kolektiboei. Gauzak mugitzen diren tokian, hor egon behar duelako Alderdi Sozialistak horiek ezkerrerantz mugitzeko, ikuspegi sozialarekin. #UnNuevoComienzo #HasieraBerriBat @asensioji pic.twitter.com/FUGMpsfBrh

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 28, 2021

“Behar bat den orotan erantzun sozialista bat egon behar du”, adierazi du Gipuzkoako PSE-EEren IX. Kongresuaren klausura ekitaldian, eta gaineratu du: “Beste jende bat ere beharko dugu. Alderdia zabaldu beharrean gara. Zabaldu orain arte bizkarra eman izan diguten kolektiboei. Antenak izan gizarte-kolektiboetan, mugimendu berrietan, unibertsitatean, enpresan, baita sareetan ere... Gauzak mugitzen diren tokian, hor egon behar du Alderdi Sozialistak horiek ezkerrerantz mugitzeko, ikuspegi sozialarekin”.

 

 

Buruzagi sozialistak José Ignacio Asensio Gipuzkoako idazkari nagusiarekin batera hartu du parte Kongresuaren klausuran, eta esan du historian zehar Sozialismoak gidatu izan duela beti kausa sozial bakoitza, mugimendu berri bakoitza, askatasunagatik, feminismoagatik, ekologismoagatik... Eta etortzeko daudenak, Sozialisten eskutik etorri behar dira horiek ere”.

Anduezak azpimarratu du bizikidetza eta egonkortasuna direla bere helburu behinenak. “Eta nik ere egiten ditut kontuak, jakina. Horixe axola zaizkidala batuketak. Baina nik bizikidetzarako eta egonkortasunerako egiten dut batuketa. Nik eskubide sozialen eta askatasunaren alde batzen dut. Euskadiren eraldakuntzaren alde, langileen duintasunaren alde, gazteen etorkizunaren alde batzen dut. Nik pluraltasuna defendatzearen alde batzen dut. Guztiok kabituko garen eta inor bestea baino gehiago izango ez den Euskadi baten alde batzen dut”.

PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du jendearen behar bat dela hurrengo udal eta aldundietako hauteskundeen emaitzek “gorriz margotzea Euskadiren mapa”, eta hor hartzen duela zentzua Kongresuaren lema osatu izan duen "hasiera berriak". “Milaka euskaldunek alkate sozialista bat izatearen zoria ezagut dezaten nahi dut”. Andoainen, Eibarren, Irunen, Pasaian, Lasarten, Zumarragan, Larraulen dakiten bezala. Gobernu erantzukizunak hartu izan ditugun herri horietan guztietan dakiten bezala, herri horietan ematen ari den eraldakuntzaren arrazoi bihurturik, gainera. Eta gehiagora joan behar dugu. Hazten jarraitu behar dugu. Hori da eta jendeak behar duena. Hori da eta gugandik itxaron dena”, azaldu du.

José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusi berria

José Ignacio Asensiok terrorismoaren biktimak eta "erresistitu” zutenak gogoratuz ekin dio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi gisa bere hitzaldiari. "Demokrazian askatasuna defendatzen jarraitu behar izan" zutenak eta, zoritxarrez, "bizitza eman zutenak indarkeriarekin euren proiektu politikoa inposatu nahi zutenen kontrako borrokan". Horregatik, bere lehen hitzak “ahaztu” ezin direnak “bereziki” gogoratzeko izan dira, alegia ETAk eraildako militante sozialistak: Germán González, Vicente Gajate, Enrique Casas, Fernando Múgica, Juan Mari Jáuregui, Froilán Elespe, Juan Priede, Joseba Pagaza eta Isaías Carrasco.

Bere jardunean Alderdi Sozialista aldarrikatu du nazionalismoaren alternatiba izateko. “Nazionalismoaren alternatiba ez da nazionalismo gehiago. Sozialismoa da, Alderdi Sozialista da. Egonkortasunaren eta bizikidetzaren bermea gara”, adierazi du, jarraian "euskal ezkerra, ezker baliagarria” garela esateko, gobernatzeko prest dena “erronkari heltzeko ideiak, ilusioa, gogoak eta pertsonak ditugulako”. Eta esan du bere bermerik onena Gipuzkoako Foru Aldundian “agenda sozialdemokrata sustatzen” egindako kudeaketa dela, denbora alferrik galtzen jardun gabe “eztabaida antzuetan, identitateari buruzko eztabaidetan”, “herritarren behar eta lehentasunak” kudeatzen. Lurralde honetako hiri eta herrietan alkate eta zinegotziek egiten duten bezala, “kudeaketa sozialistaren adibiderik onena” direlako, erronkatzat “herritarren bizitza eraldatu eta hobetzea” duen lana gidatzen dutelako. Horren harira, esan du sinetsirik dagoela sozialistek irabazi ditzaketela hurrengo udal eta foru hauteskundeak eta Lurralde hori lideratu behar dutela “ezkerreko eta progresisten alternatiba erreal” bat sustatzeko, “erantzukizun bat dugulako datozen belaunaldiekin”.

 

#Gipuzkoa progresista eta plurala da eta guk ordezkatzen dugu, Alderdi Sozialistak ✊🌹

Pluraltasunaren bermea gara‼️

Eta mundu guztiak garbi izan dezala: pluraltasuna demokrazia da 👇#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/33hZEh0W2Y

— José Ignacio Asensio (@asensioji) November 28, 2021