Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Isaías sozialista, pertsona ona eta helburu erraz eta zaurgarria izateagatik erail zuten”

PSE-EEren ordezkaritzak, Idoia Mendia idazkari nagusia buruan zela, lagundu dio Isaías Carrasco familiari ETAk duela 13 urte Arrasaten hildako zinegotzi ohiaren omenaldian

1. argazkia
Idoia Mendia y Eneko Andueza depositan una rosa en el lugar donde hace 13 años ETA asesinó a Isaías Carrasco | Foto: Socialistas Vascos

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gogora ekarri du 13 urte igaro direla Isaías Carrasco erail zutenetik, baina esan du ezin dugula ahanzturan utzi ETAko indarkeriarena. “Horren oinarrizkoa den zerbaiten, egian alegia, beti oinarrituta dagoen kontakizuna idazteko beharra dugu, jarraian Euskadin bizikidetza eraiki dezagun”, adierazi du.

Haren esanetan, “batzuk makillatzea nahiko dute gertatu zena, batzuk ahaztea nahiko dute, batzuk isiltasun geruza bat jarri nahiko dute gainetik munduari sinestarazteko hemen ez dela ezer gerta, baina hemen gauza asko gertatu zen, eta oso larriak: “Jipoitu eta hil egin gintuzten, estortsioa egin ziguten, jazarri egin gintuzten, familiak suntsitu zituzten, eta hori ezin da sekula barkatu".

🌹Duela 13 urte ETAk Isaías Carrasco erail zuen #Arrasaten

🎙 @enekoandueza

“#IsaíasCarrasco sozialista, pertsona ona eta helburu erraz eta zaurgarria izateagatik erail zuten”. pic.twitter.com/cHWF8ExjTl

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 7, 2021

Eneko Anduezak hausnarketa hori egin du PSE-EEk Arrasaten hildako Isaías Carrasco zinegotzi ohi sozialistaren omenez antolatutako oroigarri-ekitaldian. Duela 13 urte, hain zuzen 2008ko martxoaren 7an erail zuen ETAk, etxetik irtetean terrorista batek tirokatu ondoren, hauteskunde orokorrak baino bi egun lehenago.

Ekitaldian PSE-EEko beste burukide batzuk ere hartu dute parte Anduezarekin batera, hala nola: Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordea; José Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusiorde eta Ingurumeneko diputatua; Rafaela Romero Mugikortasun diputatua eta Harkaitz Millán Kultura, Kirol, Lankidetza eta Gazteriako diputatua; Jon Iraola, laster Eibarko alkate izango dena; María Ubarretxena, Arrasateko alkatea (EAJ); Txema Oleaga PSE-EEko senataria eta Susana Corcuera eta Miren Gallastegui euskal parlamentariak. Arrasateko eta Eibarko zinegotzi sozialistak ere egon dira lore-eskaintza batekin Marian Carrasco alargunari eta bere seme-alabei babesa eskaintzen. Ekitaldiak parte-hartze murriztua izan du, covid-aren aurkako neurriengatik.

Eman duen hitzaldian, Anduezak azpimarratu du Isaías “sozialista” izateagatik, “ez-abertzalea” izateagatik erail zutela, “pertsona ona” izateaz gain “pertsona zaurgarria”, eta beraz, "helburu erraza” zelako. Lau arrazoi horiengatik erabaki zuen ETAk hiltzea. Horrez gain, biktima guztiek egia jakiteko eskubidea duela ere esan du, eta erailketa guztiak argitu daitezela eskatu du, salbuespenik gabe, euskal gizarteak biktimekin eta senideekin duen “zorra” den memoria eraikitze aldera.

Azkenik, esan du sozialistentzat mingarria den arren eraildako alderdikideak gogoratu behar izatea, garrantzitsua dela aitortzea orain hobeto gaudela, ETA jada ez dagoelako eta “jada gure bizitzetan ez delako”. Talde terrorista “garaitua” izan zen, eta pasa den astean Espainiako Gobernuak, Pedro Sánchez presidentea buruan zela eta Idoia Mendiak lagunduta, “porrot hori gertaberritu zuen bizitzak eraman zituzten eta adiskideen biziarekin akabatu zuten armak deseginez".