Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Forum Europa-Tribuna Euskadi

Eneko Andueza: “Euskadiri askoz hobeto joango zaio Alderdi Sozialista indartsu batekin, gure helburua da herri honen liderrak izatea”

PSE-EEren idazkari nagusiak, Forum Europa-Tribuna Euskadin, esan du egonkortasunaren eta bizikidetzaren baturak ziurtasunak ekartzen dituela eta euskal herritarrei axola zaiena erdigunean jartzen duten erakunde batzuk bermatzen dituela 9. Kongresua egin eta urtebetera.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la intervención realizada en el Fórum Europa-Tribuna Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, Euskadiri hobeto joango zaio Alderdi Sozialista indartsu batekin, emakume eta gizonezko sozialistak erakundeen buruan direla, eta bere alderdiak egunez egun, erronka handiei eta euskal gizarteak aurrean dituen eraldaketa handiei aurre egiten, lanean jarduteko duen lidergo-bokazioa azpimarratu izan du.

“Gobernu-bokazioa duen alderdi bat gara, alderdi serioa, arduratsua. Politika aurrerakoiak errealitate bihurtzeko berme gara. Gure helburua ez da gobernuei laguntzea, gobernuen erritmoa ezartzea baizik eta, batik bat, hori erdibideko urrats bat izatea sozialistek herrialde hau lideratzeko”, azaldu du Anduezak Forum Europa-Tribuna Euskadi topaketaren jardunaldi berrian parte hartzean.

Topaketara etorri direnen galderei erantzunez, iragarri du Maider Etxebarria eta Cristina Gonzalez jarriko direla 2023an arabar erakundeen buruan. “Udal eta foru hauteskundeen ondoren, Gasteizko Udala eta Arabako Aldundia sozialistek gobernatuko dute eta sozialistek lideratuko dituzte. Eta hementxe ditugu alkate eta ahaldun nagusi izango direnak. Eta ez dut inolako arazorik eta inolako konplexurik hori esateko. Jakina prest gaudela, nola ez ba!”, adierazi du.

Gobernu bokazio duen alderdi bat gara, alderdi serioa, politika aurrerakoiak errealitate bihurtzeko bermea.
Gure helburua ez da gobernuei laguntzea, baizik eta gobernuen erritmoa ezartzea eta sozialistek herri hau lideratzeko bitarteko bide bat izatea. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/ihfO3Hrn24

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 16, 2022

Eneko Anduezak azaldu du 2021eko azaroan egin zen 9. Kongresuan PSE-EEk “hasiera berri bat” jarri zuela helburu gisa Euskal Sozialistentzat eta baita Euskadirentzat ere, eta hitz horiek aukeratu zituela sozialdemokraziak berrasmatzeko, eztabaida berriak abiatzeko eta sortzen diren arazoei erantzun berriak emateko duen gaitasuna gogora ekarriz.

“Norabide soziala eman izan diegu gobernu guztiei, baina esango nuke hori baino askoz gehiago egin dugula. Ez diegu soilik norabide sozial bat eman, norabide eraldatzailea eman izan diegu, eta, bizi ditugun uneotan, uste dut funtsezkoa dela hori, krisi eta koiuntura honetatik askoz indartsuago irten behar dugulako”, esan du.

Buruzagi sozialistarentzat, Euskal Sozialisten proiektuaren oinarrizko ardatz gisa hartu zuen “egonkortasunaren eta bizikidetzaren batura” ari da fruituak ematen. Azaldu duenez, sendotu egin dira ezberdinen arteko akordioak Euskadiko erakunde nagusietan, benetan garrantzitsua denera zuzendu ahal izan direlako, herritarren arazoak zuzentzera, ez identitate-borroketara.

Egonkortasunari dagokionez, eratu izan diren gehiengo sendoek baztertu egin dute edozein ziurgabetasun, Anduezaren iritziz, bai Aurrekontuen legeetan, bai datozen hamarkadetarako nahi dugun Euskadiri itxura ematen hasi diren beste batzuetan, Enpleguaren Legea, DSBEren erreforma, Aldaketa Klimatikoaren Legea edo Mugikortasun Jasangarrirako Legea, esaterako.

 

“EAJren egiazko nekea” ere hizpide izan du Anduezak, alderdi horri zamatzen ari baitzaizkio erakundeen buruan emandako urteak. Horren aurrean, PSE-EE ezin da egon besoak auma eginda, eta esan du sozialistak exijenteak izango direla bizitza politikoan eta instituzionalean protagonismo eta eragin handiago lortzeko.

Eta erreforma fiskalaren alde azaldu da: “Deflaktazioak neurri fiskal batzuk ekarri behar ditu berekin, gure zerga-sistema fiskalitate aurrerakoiago bihurtzeko. Beste eremu batzuk zabaldu beharrean gaude, fiskalitate berde batera, etxebizitza duinago baterako aukerara –hori ere politika fiskalen bidez– edo kalitateko enplegua sortzera eramango gaituztenak.

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiak egin du Eneko Anduezaren aurkezpena parte-hartzaileen eta telematikoki foroa jarraitu izan duten pertsonen aurrean. “Etorkizunak atzetik segitzen dizu” esan omen zion euskal sozialista historikoak duela ja hamar urte Anduezari, eta ezan dio lehendakari izateko aukeran hasi beharra duela dagoeneko pentsatzen. Eguigurenen hitzetan, politiko on bat izateko tasunak ditu idazkari nagusiak, hala nola bokazioa, ikuspegi politikoa, errealismoa edo anbizioa, pertsona ona izateaz gain.

Eguigurenentzat, “izateko era” bat da euskal sozialista izatea eta euskaldun askok egiten dute bat PSE-EEren ideia eta printzipioekin, hauteskundeetan botoa horri eman ala ez. Eta esan du inork ezin diela eman sozialistei irakasgairik, protagonista nabarmenak izan direlako Euskadiren eraikuntzan.