Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Espainiari eta Euskadiri ondo joan zaie beti Gobernu sozialistaren presidente batekin; baita AHT bezalako proiektuetan urratsak emateko ere”

Botoa beste abentura politiko batzuetan ez dadila alferrik xahutu eskatu du Irunen PSE-EEko idazkari nagusiak, trenbide sare berrian sozialistek egin duten kudeaketa defentatzearekin batera

Rafaela Romero: “Politika ona egiten dugu zerbitzu publikoak babestuz eta oinarrizko eskubide guztietarako sarbide unibertsala ziurtatuz”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la cabeza de lista al Congreso por Gipuzkoa, Rafaela Romero, el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, y el alcalde de Irún, José Antonio Santano | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskadi eta Espainia osoa hobetu egin direla sozialisten kudeaketarekin, eta Abiadura Handiko Trenak eman dituen urratsak jarri ditu adibide modura garraio eta mugikortasuneko azpiegiturei eskainitako jardunaldi batean.

“Egintzek erakusten dute azken lau urteotan ez zaiela bakarrik ondo joan herrialde honetako herritarrei, askoz hobeto joan izan zaiela. Sozialistak ez gara eroriko promesa faltsuen tentazioan. Lana besterik ez dugu bermatzen. Hori bai, herrialde honetan bizi diren pertsona guztien eta bakoitzaren aldeko lana, non, orain bai, merezi baitu bizitzea bertan”, adierazi du Irunen tren-geltoki berriaren obren ondoan Rafaela Romero hautagaiarekin eta Jose Antonio Santano alkatearekin batera egindako ekitaldi politiko batean.

Eta PP kritikatuko du “Voxekin egindako aliantza lotsagarriak” direla-eta. Anduezaren esanetan, ez ditu bete konpromisoak, itxaropen faltsuak zabaldu ditu eta atzeratu egin ditu Euskadin Abiadura Handiko Trenaren obrarako inbertsioak.

“Utz diezaiotela bazterrak nahasteari, ele beroak botatzeari, eztabaida politikoa sutan jarri nahi izateari euren erdi-egiekin eta erdi-gezurrekin. Espainiari eta, bereziki, Euskadiri beti ondo joan izan zaio Gobernu sozialista baten presidente bat egon denean. Baita Abiadura Handiko Trena bezalako proiektu estrategikoetan urratsak eman behar izan direnean ere”, azaldu du.

Eneko Andueza topaketaz baliatu da hautesleei “botoa beste abentura politiko batzuetan” ez xahutzeko dei eginez, eta bai Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Garraio Sailak, baita Pedro Sanchezen Gobernuko hainbat ministrok Abiadura Handiko Trenaren proiektuan egin izan duten kudeaketa goratu ditu eta kritikak egin dizkio Iñigo de la Serna PPko ministro ohiari.

“Etorri zen Bilbora, eta fake news-ak erabili zituen hauteskunde-ekitaldi batean, eta esan ez zigun, bada, berak dena prest utzi zuela AHT errealitatea izan zedin, eta dagoeneko hala ez bazen, sozialisten erruagatik zela. Horrek erakusten du PPri bost axola zaiola gauzen egia. Ulertzen dut hauteskunde kanpaina batek batzuk paparra ateratzera bultzatzea, arrazoirik izan ez arren, baina zementu armatuaren pareko aurpegia izan behar da horrelakorik esateko PPk Abiadura Handiko Trenerako egin izan duen inbertsio politikarekin”, esan du, gobernu ezberdinek urteetan egin izan dituzten inbertsioen grafiko bat erakusten zuen bitartean, agerian utziz exekutibo sozialistek horrako aurrekontuetan egindako ahalegina.

Espainiari eta Euskadiri ondo joan zaie beti Gobernu sozialistaren presidente batekin; baita AHT bezalako proiektuetan urratsak emateko ere.

Egintzek erakusten dute azken lau urteotan ez zaiela bakarrik ondo joan herrialde honetako herritarrei, oso ondo joan izan zaiela. pic.twitter.com/O5NELGnZ7q

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 28, 2023

Proiektuaren mugarri batzuk ekarri ditu gogora buruzagi sozialistak: Irungo geltokiko obren hasiera, 65,3 milioi euroko kostuarekin, Arkauteko lotunearen eta Vitoria-Gasteizko geltokia lurperatzeko oinarrizko proiektua, Bilboko sarbideetarako informazio-azterlana eta ingurumen inpaktuaren aitorpena, eta Eusko Jaurlaritza gipuzkoar adarrean egiten ari den obrak. Eta Burgos-Gasteiz tartea eraikitzeko proiektuaren esleipena edo Bilbo-Gasteiz adarreko obraren zati guztiak martxan jartzearen proiektua ere aipatu ditu.

Mugikortasunerako eskubidea

Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Rafaela Romerok, azaldu du euskal sozialistek “lidergo eztabaidaezinarekin” lideratu izan dutela “mugikortasunerako eta hiri agendako politika publikoen eraldaketa”.

Eta Irun jarri du adibide modura. “Irunek eta Gipuzkoak ondo dakite hori, azken lau urte hauetan Europarentzat eredu den garraio publiko bat jarri dugulako martxan. Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin eta udalekin lerrokatuta. Eta mugikortasunean ere Gipuzkoa eta Euskadi hobeago bat ditugu garraio publikoarekin eta hiriaren kalitateko eraldaketarekin mugikortasunerako eskubidea bermatuta. Politika ona egiten dugu gure jendearen eskubideak hobetzeko, horien zerbitzu publikoak babestuz eta oinarrizko eskubide guztietarako sarbide unibertsala ziurtatuz”, azaldu du.

Eta egin izan diren inbertsio batzuk xehatu ditu: 40 milioi euro mugikortasun berde eta ekologikorako, 30 milioi prezioak jaitsi eta inflazioa borrokatzeko, 20,95 milioi geraleku adimentsuetarako, aforoen kontrolerako eta ordainketa-bideen digitalizaziorako, edo Donostiako flota berritzera zuzendutako 8,46 milioi edo Irungorako 2,83 milioi.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak, bere aldetik, azpimarratu du Gobernu sozialistak erantzuna eman izan diola aldarrikapen historiko bati geltoki berriko obren lizitazioarekin, eta hiriak ekingo dion “iraultzaren hasiera” baino ez dela esan du.