Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua publiko bihurtzeari buruz.

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio:

Lehen-lehenik, beharrezko neurri guztiak hartzen joan dadila Tolosaldean bizi diren pertsona guztiek bermaturik izan dezaten osasun-asistentzia publiko, unibertsal nola kalitatezkoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi garen gainerako guztien baldintza berdinetan.

Bigarrenik, behar diren baliabideak zuzen ditzala Osasun sailburuak iragarria duen Plan Funtzionala lehenbailehen egin ahal izateko, zehaztu daitezen osasun publikoko zer baliabide, zerbitzu eta azpiegitura mota diren egokienak hautemandako asistentzia-beharrak betetzeko, Tolosaldeako ESIn pertsona guztien osasun-asistentzia hobetzen joateko. Plan Funtzional hori egiteko, irizpide tekniko-sanitarioez gain kontuan izan beharko dira, alde batetik, populazio, lurralde eta antolakuntza irizpideak, eta, bestetik, eskualdean hautemandako beharrak, aipatu Plan Funtzional hori gauzatzeko aurrean diren erronkak eta une bakoitzean eskura izango diren baliabide ekonomiko-finantzarioak.

Hirugarrenik, Plan Funtzionala Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean aurkeztua izan dadila, amaitua bezain laster.