Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Euskadiko bizitegi-parke publiko eta pribatuaren hobekuntzan Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean aurreikusitako Europako funtsek izango duten eraginari buruz

NEXT GENERATION EU funtsek COVID 19ak sortutako krisitik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko Europako baliabide publikoak mugiaraztea dute helburu, Europar Batasuneko ekonomiak ahalik azkarren suspertu daitezen. Funtsen guztizko zenbatekoa 750.000 milioi eurokoa da, eta horren zati bat Eusko Jaurlaritzaren diru-kutxara helduko da. Funts horiek, besteak beste, hiri-berroneratze politiken eta eraikinen birgaitze-politiken garapenean izango duten eragina ukaezina izango da, arestian aipatu direnak daudelako funts horiek esleituta lortu nahi diren helburuen artean.

Inguruabar horiek kontuan hartuta, eta ikusirik EBren ekimen horrek duen garrantzia, galdera hau egiten diogu Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuari.

Zer eragin izango dute Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean aurreikusitako europar funtsek Euskadiko bizitegi-parke publiko eta pribatuaren hobekuntzan?