Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Abiadura Handiko Trena

Abiadura Handiko Trenak beste bultzada bat jaso du Euskadin, Bilboko eta Gasteizko trenbidearen integrazioari buruzko protokolo berriak sinatuta

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko kogobernantzak eta koordinazioak –biak ala biak, lidergo eta konpromiso sozialistarekin– abian jarri dituzte bi hirien garraio eta hirigintzarako gako diren egitasmo bi.

1. argazkia
El consejero socialista Iñaki Arriola firmando uno de los protocolos para acelerar el impuslo del Tren de Alta Velocidad en su integración en Bilbao y Vitoria-Gasteiz | Foto: Irekia

Espainiako eta Euskadiko gobernuen buruan sozialistek emandako bultzadari eta erakundeen arteko lankidetzari esker, Abiadura Handiko Trenak urrats erabakigarria emango du Bilboko eta Gasteizko trenbidearen sarbideen integraziorako protokoloak sinatu eta gero. Bi proiektu horiek funtsezkoak dira garraio sistemarentzat, baita bi hirietako hirigintzarentzat ere.

Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzan jaso izan da asmoen aitorpen garrantzitsu horren sinadura, Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroa, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea bertan zirela.

Euskal erakundeek eta Espainiako Gobernuak sinatutako akordioek trenbidearen integraziorako lanak koordinatzeko eta abiadura handiko linearekin jarduera horiek konektatzeko bidea ezarri dute.

Iñaki Arriola sailburu sozialistak balioa eman dio emandako urratsari, eta lankidetza emankor baten fasean gaudela esan du. “Lankidetza hau areagotzea eta legegintzaldi hau Abiadura Handiko Trenak aurrera egiteko inflexio-puntu bat izatea nahi dugu”, adierazi du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak azpiegiturarekin duen konpromisoa eta berak zuzentzen duen Sailak era aktiboan parte hartzeko eta, era horretan, obren garapena eta Abiadura Handia Euskadira iristeko azkartzeko duen interesa berretsi du. Ildo horretan, protokoloek ezartzen dute Eusko Jaurlaritzak egikarituko duela Gasteizeko eta Bilboko sarbideetarako obra zibila, Espaianiko Gobernuaren aldetik egindako kudeaketa-gomendio baten bidez.