Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk ekonomiaren eta enpleguaren susperraldirako eta eskubide sozialen defentsarako erabakigarria den une batean Eusko Jaurlaritzan egotearen balorazioa egin du

Euskal Sozialistak, “Espainiako Gobernu berriak hezurmamitzen duen proiektuaz harro”

1. argazkia
Iñaki Arriola, Idoia Mendia, Miguel Ángel Morales y Begoña Gil, ayer, en el inicio de la reunión de la Comisión Ejecutiva de Euskadi. Foto: Socialistas Vascos

U-12tik urtebetera, Euskadik behar duen Gobernua dauka bere historian giltzarri izango den une bati aurre egiteko, pandemia atzean uzteko helburutik hurbilago dagoenean eta euskal gizarteak atzeraezinak diren erronkei heldu behar dienean, garraioa eta mugikortasuna, zainketen politika, herritarrek eta enpresek teknologiarekin duten harremana eta beste aldatu egingo dituenak. Une erabakigarri honetan, gizarte-ezkutua indartzea, berdintasunik eza borrokatzea eta enplegu eta bizitza duin baterako eskubidea defendatzea inoiz baino beharrezkoago denean, PSE-EEk zeregin erabakigarria betetzen du Exekutiboan. Hori izan da Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboa heldu den konklusioetako bat gaur burututako bileran, Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordea horren buruan zela.

“Orain dela urtebeteko hauteskunde autonomikoak, zehazki, Euskadin herritarren eskariei erantzuna emateko gauza den gobernu plural baten alde egindako apustuaren berrespena izan ziren. Epe laburrera, premiazkoa zen erantzun bat Covid-19aren aurkako borrokan eta ekonomiaren susperraldirako, eta, ezinbestekoa denari erreparatuz gero, berriz, ingurumenaren erronkari, digitalizazioari edo arazo demografikoari aurre egiteko. Badago lana aurrera begira, baina bere garaian PSE-EEren hauteskunde-programak agindu zuen norabidean da Eusko Jaurlaritza hamabi hilabete geroago, lehenik EAJrekin lortutako akordiora eta ondoren gobernuaren programara igarotakoarekin", azaldu du Idoia Mendiak.

Idazkari nagusi sozialistaren esanetan, “ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiari lagunduko dioten aurrekontu batzuk egitea" falta da orain, “inbertsio joera izango duena europar funtsekin batera koordinatuta, eta erantzun positiboa eman beharra dago dagoeneko gertatzen ari diren aldaketei lan-merkatuan, mugitzeko dugun moduan, aisialdiarekin lotutako sektoreen hazkundearekin eta jarduera-nitxo berriekin, baliabide energetikoak lortzerakoan edo osasungintza edo hezkuntza bezalako funtsezko alorretan”.

Bestetik, eta Batzorde Betearazlearen iritziz, PSE-EEren lanak Pedro Sánchezen hitzetan Espainiako Gobernu “sozial, berde, digital eta feministaren” etaparekin duen konexioak erakusten du norabide onetik doala sozialisten jarduna, Exekutiboan izan diren aldaketak bezala, oso positiboki baloratu baitira.

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du Espainiak heldu beharra dion eraldakuntza ez dela nolanahiko erronka, non tokiko lidergoak, gizartearen kezkak garbi identifikatzeak eta Europar Batasunetik datozen baliabideak ahalik gehien baliatzeak bat egin behar duten produkzio-ehunean, pertsonenganako arretan edo berdintasunaren aldeko eremu guztietako borrokan gertatzen ari diren aldaketei segurtasunez heldu ahal izateko.

“Batzuk esango dute PSOEk protagonismo handiagoa duela Gobernu honetan, eta poztu egiten gara sozialista bezala, baina garbi dago Alderdi Sozialista eta erantzukizun itzel hau bere gain hartu duten borondate guztien batuketa direla egon direnak eta egongo direnak etapa berri honetan, harro sentitzen gaituztelarik eskubideak handitzearen, munizipalismoaren, herritarrekin konexio handiagoa lortzearen, enplegu duinaren eta politikaren alderdi sozialenaren alde apustu egiten duen proiektu politiko batez.