Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk askatasunak lortzeko langileen borrokaren egitekoa aldarrikatu du Martxoaren 3an

1. argazkia
La delegación socialista encabezada por el Secretario General alavés, Javier Hurtado, el Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, la Presidenta del PSE-EE, Cristina González y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, durante el homenaje por el 3 de Marzo | Foto: Socialistas Vascos

Arabako PSE-EEk Gasteizen duela 50 urte jazo ziren gertaerak gogoratu ditu gaur, Zaramaga auzoan Polizia Armatuak bost langile erail zituenean. Javier Hurtado Arabako idazkari nagusia buruan zuen ordezkaritza sozialista batek lore sorta bat jarri du gertaerak oroitzen dituen monolitoan. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Cristina Gonzalez PSE-EEko presidentea eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea ere omenaldian izan dira.

“Langileen mugimendua aldarrikatzeko egun garrantzitsua da gaur. Langile haien lanik, antolaketarik eta borrokarik gabe, ez ziren lortuko gaur ditugun askatasunak”, esan du Hurtadok komunikabideei egindako adierazpenetan. Eta “biktima guztientzako memoria, egia, justizia eta erreparazioa” eta “defendatu zutenaren alde, konkista sozialak eta lan-eskubideak, zerbitzu publikoak indartzen dituztenak eskuin muturraren gorakadaren aurrean borrokan jarraitzea” aldarrikatu ditu.