Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Fernando Buesaren eta Jorge Diezen erailketaren 22. urteurrena

PSE-EEk bizikidetza bidezko batekin duen konpromisoa berretsi du, memorian eta pluralismoaren errespetuan oinarriturik egongo dena, Fernando Buesa eta Jorge Díez gogoratzean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la ofrenda floral en memoria de Fernando Buesa y Jorge Díez, asesinados por ETa en 2000 | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistek bizikidetza bidezko eta inklusiboarekin duten konpromisoa berretsi dute berriz ere gaur, terrorismoaren bidegabekeriaren memorian eta pluralismoaren errespetuan oinarriturik egongo denean, alegia. Eneko Andueza bere idazkari nagusiak berretsi du hori, PSE-EEren ordezkaritzaren buru zela Fernando Buesa eta bere bizkarzain Jorge Díez ertzainaren omenez egindako lore-eskaintzan.

“Gaur, 22 urte geroago, garbi heltzen zaigu Fernando Buesaren eta Jorge Díezen erailketa lazgarriaren oroitzapena. Sozialistek bizikidetza bidezko eta inklusiboaren alde dugun konpromisoa berresten dugu, eragindako kaltearen bidegabekerian eta pluralismoaren errespetuan oinarrituta dena”, adierazi du Anduezak sare sozialetan, eta aitormena egin nahi izan dio familien nasaitasunari eta ausardiari ere, eta “guretzat eredu diren bi zerbitzari publikok utzi ziguten memoria eta legatua zaintzeagatik”.

Eneko Anduezak Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiarekin, Idoia Mendia lehendakariordearekin eta Iñaki Arriola eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera hartu du parte lore-eskaintzan. Han egon dira, halaber, Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkaria, Denis Itxaso Gobernuaren ordezkaria, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateordea, Txarli Prieto Eusko Legebiltzarreko presidenteordea, Ekain Rico Legebiltzar Taldeko idazkari nagusia eta Daniel Senderos Kongresuko diputatua, beste kargu publiko eta organiko batzuen artean.

Gaur, 22 urte geroago, garbi heltzen zaigu #FernandoBuesa-ren eta #JorgeDíez-en erailketa lazgarriaren oroitzapena.
Sozialistek bizikidetza bidezko eta inklusiboarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eragindako kaltearen bidegabekerian eta pluralismoaren errespetuan oinarritua denean. pic.twitter.com/B05hrKipY7

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 22, 2022

“Fernando Buesaren hitzen argitasuna eta irmotasuna” azpimarratu du buruzagi sozialistak, eta ETAren biktimen esanahi politikoa beti gogoan izatera deitu du. “Biktima izan ziren, terroristak erailketa bidez euren proiektu politikoa inposatzen ahalegindu zirelako”, adierazi du.

Eta ondorioztatu du: “Gure helburua terrorismoak helburu politikoak lortu nahian jaso behar duen deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa izan behar du, bai orain, bai iraganean eta bai etorkizunean; eta egon diren eskubide urraketa guztien salaketa”.