Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk indartu egin du Euskadin ekintza klimatikoarekin duen konpromisoa, eta Estatu Hitzarmena babesten du

Daniel Senderos eta Itxaso Asensio Fossil Fuel Treaty Initiative ekimenaren ordezkariekin bildu dira eta erregai fosilei mugak jarriko dizkion nazioarteko esparru bat defendatu dute

1. argazkia

PSE-EEk bilera bat egin du Fossil Fuel Treaty Initiative nazioarteko aliantzaren ordezkariekin Daniel Senderos Klima Aldaketa eta Trantsizio Ekologikorako bere idazkariaren eta Itxaso Asensio Eusko Legebiltzarrean gai horretako bozeramaile denaren bitartez. Aliantza horrek itun global bat bultzatzen du erregai fosilen zabalpenari galga jartzeko eta bidezko trantsizio energetiko bat azkartzeko.

Euskadin, Espainian, Europan zein maila globalean ekintza klimatikoak dituen erronka nagusiak jorratu izan dira bileran, eta baita isurpenak gutxitzea, enplegua babestea eta trantsizio ekologikoan inor atzean ez dela geratuko bermatzen duten politika publikoak koordinatzeko beharra ere, sozialistak hainbat gobernutan gauzatzen ari diren moduan.

Daniel Senderosek esan du klimaren aldaketaren kontrako borroka “lehentasun politiko eta moral bat” dela PSE-EErentzat. “Ildo horretan, oso ondo iruditzen zaizkigu Fossil Fuel Treaty Initiative bezalako ekimenak, erregai fosilei mugak jarriko dizkion eta energia garbiak bultzatuko dituen nazioarteko esparru baten alde delako, sozialistok Euskadin Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legearekin egin izan genuen bezala.

PSE-EEk berretsi egin du helburu klimatikoekin, erkidegokoekin nahiz estatukoekin, duen konpromisoa eta babesa eman dio Sanchez presidenteak larrialdi klimatikoari aurre egiteko Estatu Itun bat onartzeko aurkeztu duen proposamenari. Itun horren neurrietako bat erregai fosiletan desinbertitzea da.

Topaketa horrekin, euskal sozialistek berretsi egiten dute ekintza klimatikoa bere politiken erdigunean jartzeko duen borondatea, soilik konpromisotik, erantzukizunetik eta justizia sozialetik eraiki ahalko delako etorkizun jasangarri bat Euskadirentzat eta planeta osoarentzat.