Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk ETAren biktima guztiak ekarri nahi ditu oroitzapenera, bat ere ez ahaztu gabe, eta ordainik gabe amaitzea eskatzen dio ETAri

Euskal Sozialistek uste dute positiboa dela ETAk sortutako kaltea aitortzeko hartu duen erabakia, baina ezker abertzaleari eskatzen diote onar dezala terrorismoak inoiz ez zuela justifikaziorik izan

1. argazkia
José Antonio Pastor interviene en rueda de prensa en el Parlamento Vasco Foto archivo: Socialistas Vascos

ETAren azken adierazpena ezagutu eta gero, Euskal Sozialistok beren biktima guztiak ekarri nahi ditugu oroitzapenera, bat ere ez ahaztu gabe. Hamarkadez hil direnei  zein jazarpena, estortsioa eta mehatxuak jasan dituztenei errespetua adierazi nahi diegu. Beren duintasuna aitortu nahi dugu, bai eta, terrorea gorabehera, erakundeei eutsi zieten eta gaur ezagutzen dugun Euskadi eraiki zuten horiena ere; terroristek nahi ez zuten Euskadi anitza.

ETAk egindako kaltea aitortu du, lehen egin ez zuena. Euskal Sozialistok positibotzat jotzen dugu hori, baina ezin dugu onartu hainbesteko minik justifikatu nahi izatea nahita sortu duten ustezko gatazka baten bidez, edo erreferentzia onartezinen bidez, hala nola Gernikako bonbardaketaren bidez.

Ez testuingururik, ez eta justifikaziorik ere. Gaur gogorarazi behar dugu ETAk duela mende erdi hartu zuela hiltzeko erabakia, eta haren jarduna mingarria bezain baliogabea izan zela ikusi zuenean, utzi egin zuen. Beren erailketa, bahiketa, xantaia eta mehatxu guztiak izan ziren bidegabekoak, salbuespenik gabe. Hala ere, PSE-EEk nahiago du azken adierazpenaren alde positiboarekin geratu, hain zuzen, egindako kaltea aitortzearekin. Gure ustez, hori izan behar da behin betiko desagertzeko erabakiaren ataria.

Gogorarazi nahi dugu ETAk haren porrota aitortu zuela 2011n. Gizartearen erantzunak, segurtasun-indarrek, nazioarteko lankidetzak, Justiziak eta politikak gailendu zuten ETA. Espainian eta Euskadin gobernu sozialistek garaitu zuten ETA. Orduan izan genuen bakea herrialde honetan, 2011ko urriaren 20an. Egun horretan aukera izan genuen euskaldunok kalera beldurrik gabe irteteko, pentsatzeko erarengatik hilko gintuztela pentsatu gabe.

ETAren behin betiko desagerpena, hemendik gutxira iritsiko bada ere, berandu dator. Ordainik ez ekartzea eskatzen dugu. Orain benetako elkarbizitza eraiki beharra dugu, eragindako kaltea errespetatzen duena, inork errepika ez dezan historia hori. Horregatik, dei egiten diogu ezker abertzaleari onar dezan ETAren iragana akats bat izan zela eta terrorismoak inoiz ez zuela justifikaziorik izan.