Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena

PSE-EEk Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeko ekimenak bultzatzen ditu erakunde guztietan

1. argazkia

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) ekimenak aurkeztu ditu euskal erakunde publiko guztietan Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeko, eta baita bizikidetzarako itun gisa duen balioa eta Euskadik bizi izan duen aurrerabide eta eraldakuntza garairik handienaren motor izatea azpimarratzeko ere.

Idoia Mendia idazkari nagusiak Legebiltzarreko Politika Orokorreko azken Bilkuran aurreratu zuen moduan, Euskal Sozialistak “ospatu egingo dugu ulertze eta bat ez etortzeren lau hamarkada hauei eutsi izana, baina Euskadi hazi egin dugu guztiaren gainetik, are terrorismoak ere eraitsi ezin izan zuen Estatutu bati esker”. Sozialisten ospakizunek urriaren 27an emango diote amaiera estatutu-erreferendumaren 40 urteak eta Patxi Lópezen Gobernuak beste batzuek hiltzat emana zuten Estatutu hori erreskatatu zueneko hamar urteak gogoraraziko dituen ekintza batean.

Udaletako mozietan, arauz besteko foru proposamenetan eta legez besteko legebiltzar proposamenetan, Euskal Sozialistek gogorarazi egiten dute 1979ko urriaren 25ean euskal herritarrek gehiengo handiz Gernikako Estatutua berretsi izana. “Historian lehen aldia zen euskaldunek zuzenean berresten zutena herrialdean, bertako lurralde ezberdinetan eta gainerako Espainian ziren sentsibilitate ezberdinen arteko akordio bat, autogobernu eredu bat eraikitzeko, eta denborak erakutsi du Euskadik bizi izan duen inoizko aurrerapen eta eraldakuntza esperientzia handiena izan dela”, adierazi du.

Hori dela eta, gertakizun historiko horren 40. urtemugaren harira, egoki iruditzen zaio euskal erakunde publikoak ere ospakizun honetara gehitzea, “herritarren funtsezko eskubideen egikaritzea eta haien pluraltasuna blindatzea ahalbidetzen duten zerbitzu publikoak ekarri dituzten hainbat eskumenen garapenaren bermatzaile” diren aldetik.

“Egia da urteurren honetara gure autogobernuaren berrikusketa, eguneratze eta modernizazio prozesu baten erdian iritsi garela, zeinetan sozialistak engaiatuta baikaude ezberdinen arteko akordioa berritzen, errealitate sozial berrietara eta legaltasunaren barruan moldatu ahal izateko. Dena dela, bereziki komenigarria da azpimarratzea zailtasunik muturrekoenei, are terrorismoak nahi izan zuen eraispenari, gailendu izan den itun honen balioa”, azaldu du hori justifikatzeko.

Ildo horretan, Euskal Sozialistek bultzatzen dute udalek, batzar orokorrek eta Legebiltzarrak balioan jar dezatela "Estatutua izan dena eta izanez segitzen duena, Euskadiko bizikidetza demokratikoa hezurmamitzeko tresna eta herritarren ongizaterako iturri gisa. Euskal gizarteak haren manuei jarraituz erakunde eta autogobernu esparruan ekindako ibilera esperientzia arrakastatsua izan da, inondik ere".

Ekimenak, era berean, babesa emate dio transferentzien Batzorde Mistoan elkarrizketa bidez eta Euskadiko eta Espainiako gobernuek hitzartutako egutegiari jarraituz Estatutuaren garapena osatzeko borondateari. Eta, bukatzeko, bere konpromisoa azaldu du autogobernua eguneratzeko prozesuarekin, hain zuzen “erreformaren doitze juridiko-legala bermatuko duena eta indarrean diren legezko arau eta prozedurekin bat etorriz, ordenamendu juridikoa, metodo demokratikoak eta herritarren eskubide eta askatasunak errespetatuz izapidetuko dena, bizikidetza demokratikoan sakontzeari eta gizarte-kohesioan eta justizia sozialean pausoak emateari begira”.