Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk ekimen bat aurkeztu du Legebiltzarrean EAJrekin batera, indarkeriaren erabilera Euskadin ekintza politikorako bitarteko gisara gaitzesten eta kondenatzen duena

Taldeek Legez Besteko Proposamen bat erregistratu dute Ganberan, Gasteizen iragan urriaren 12an gertatutako ekintza biolentoen harira

1. argazkia
Ekain Rico presenta a los medios la Proposición no de Ley.

PSE-EE eta EAJ-PNV legebiltzar taldeek Legez Besteko Proposamen bat erregistratu dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrak indarkeriaren erabilpena gaitzetsi eta kondenatu dezan Euskadin ekintza politikorako bitarteko modura. Ekimena iragan urriaren 12ko igandean Gasteizen gertatu ziren gertaera larrien ondorioz abiatu da, Falangek egindako deialdietara bertaratu zirenek eta GKS, Ernai eta beste kolektibo batzuetako kideek sortutako istiluen ondorioz.

❌Irmo kondenatzen ditugu iragan igandean Gasteizen jazotako gertaera biolentoak

❌Eta gaitzetsi egiten dugu Falangek eta GKS eta Ernai bezalako taldeek eragindako istilu larri horien aurrean alderdi politiko batzuek gaiari iskin egin eta beste norabide batzuetara eraman nahi izatea. pic.twitter.com/yqEJUfiyaY

— Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea (@gpsv_parlamento) October 16, 2025

Jeltzaleen eta sozialisten izenean Ekain Rico Euskal Sozialisten Taldeko idazkari nagusiak eta Joseba Diez Antxustegi jeltzaleen bozeramaileak erregistratutako legebiltzar ekimenean, Falangek adierazten duen faxismoarekiko kondena eta gaitzespena jasotzen da eta indarkeriaren adierazpen politikorako erabilpenean jartzen du fokua. “Bizikidetzaren, errespetuaren eta askatasunaren kontra doa, eta ez du lekurik gizarte demokratiko batean”.

PSE-EEk eta EAJ-PNVk hiru puntu proposatu dituzte beren LBPn:

  1. Eusko Legebiltzarrak gaitzespen irmo eta erabatekoena adierazten du iragan urriaren 12ko igandean Gasteizen jazotako gertakari biolentoen aurrean, eta jendaurrean gaitzesten ditu horien erantzuleak, egin zutenagatik justiziaren aurrean erantzun beharrean direla.
  2. Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du indarkeriak edozein helburu politiko edo asmo defendatzeko duen legitimotasun falta. Ildo horretan, eragile politiko eta sozialei hala nola Euskadiko herritar guztiei dei egiten die irmoki gaitzetsi eta kondena dezaten indarkeria gure herri eta hirietan ekintza politikorako bitarteko modura.
  3. Eusko Legebiltzarrak elkartasuna adierazi nahi die gertaera horien ondorioak jasan izan zituzten pertsona eta negozio guztiei, eta aitortza eta babesa adierazi nahi dio Ertzaintzako agenteei eta Gasteizko Udaltzaingoari gertaera horietan egindako lan profesional eta arduratsuagatik, baita gure Herri eta Hirietan segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko egiten duten etengabeko lanagatik ere.