Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk dei egin die alderdi politiko guztiei euskal erakunde guztietan aurrekontu-akordio zabalak lor daitezen

Covid-19aren pandemiak “konpromiso maila handiagoa eskatzen du krisi ekonomiko eta sozialari erantzuteko, 2021eko kontu publikoetan islatu behar dena”, azaldu du Idoia Mendiak

1. argazkia
La secretaria general y vicelehendakari, Idoia Mendia; el secretario de Organización, Miguel Ángel Morales; el presidente del PSE-EE, Iñaki Arriola; y los tres secretarios generales territoriales, Mikel Torres (Bizkaia), Eneko Andueza (Gipuzkoa) y Cristina González (Álava) | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek gobernuaren eta oposizioaren arteko akordio zabalak proposatu dituzte euskal erakunde guztiek gehiengo handiz adostutako aurrekontu batzuk izan ditzaten 2021ean, era koordinatuagoan erantzunez horrela Covid-19aren krisiari. PSE-EEko buruzagiak ez dira ari itun automatikoak proposatzen Aurrekontuetan, jarrera ireki, erantzunkide eta elkarrekikotasunez landutakoak izan behar direlako, euren ustez, gobernu-taldeen eta oposizioko alderdien aldetik, argi eta garbi zehazteko zer jarri behar den ahaleginaren erdigunean nahitaezko gizarte-ezkutu bat eratzeko eta, halaber, zer neurri ekonomiko hartu behar diren oraingoa bezalako garai zailean enplegua babesteko.

Jarduera-proposamen hori luzatu dute, PSE-EE/EAJ gobernagarritasun-akordioen harira, bi alderdiek erantzukizunak partekatzen dituzten tokietarako, eta gaur arratsaldean aztertu izan dute arduradun sozialistek bilera batean. Hauek hartu dute parte bilera horretan: Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak, Iñaki Arriola PSE-EEko presidenteak, eta hiru lurraldeetako idazkari nagusiek, hots, Mikel Torres (Bizkaia), Eneko Andueza (Gipuzkoa) eta Cristina González (Araba), azken horrek telematikoki.

Sozialistentzat, Espainiako Gobernutik hasi eta udalerririk txikietarainoko erakunde guztietan egonik, koherentea litzateke Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko behar izan den xedapena Euskadiko erakundeetako kontuenak izapidetzeko ere gauzatzea.    

“Pandemiak oraindik konpromiso maila handiagoa eskatzen digu administrazioen eraginkortasunean eta efizientzian, eta hori aurrekontu-akordio hauetan islatu behar da. Inork ezin du ukatu Eusko Jaurlaritzak, baina baita geure aldundiek eta geure udalek ere, hobeto egin ahalko diotela aurre krisi ekonomiko eta sozialari eman beharreko erantzunari alderdi politiko ezberdinen artean adostu eta partekatutako Aurrekontu batzuekin, egonkortasun giroa handituta, herritarren eskariei erantzun koordinatu bat emate aldera ongizatean eta aurrerabideak urratsak ematen lagunduko duten proiektu batzuk aurrera ateratzeko", azaldu du Idoia Mendiak.