Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Erasoa

PSE-EEk Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren familia-etxebizitzari egindako erasoa salatzen du

“Marra gorri guztiak zeharkatu dira. Jende hori soberan da, Euskadin beti soberan egon izan diren bezala tolerantzia-eza eta euskal gizartearen aniztasunarekiko mespretxua”, adierazi du Batzorde Exekutiboak

1. argazkia

PSE-EEren Batzorde Exekutiboak salatu egin du Idoia Mendia bere idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren etxebizitzari egin dioten erasoa. Batzorde Exekutiboarentzat, "faxistek euskal gizartearen askatasunari eta aniztasunari egindako eraso onartezina" izan da. Erasoa buruzagi sozialistaren Bilboko familia-etxebizitzan gertatu da. Margo gorria eta “hiltzailea” hitza zeramaten paskin iraingarriak bota dituzte haren atari aurrean. PSE-EEren iritziz, “marra gorri guztiak zeharkatu dira gaur. Ez dugu inolako atzerabueltarik onartuko euskal gizartearen askatasunen konkistan. Ezta ere PSE-EEren gisako alderdi baten buruzagiari egindako zuzeneko mehatxurik, uztailaren 12ko hauteskundeetarako lehendakari izateko hautagai denean, gainera. Ekintza hori burutu dutenak soberan dira Euskadin, soberan egon dira beti. Espero dugu demokrata guztiek bat egingo dutela horren kontra”.

PSE-EEk salatu egin du @IdoiaMendia-ren familia-etxebizitzari egindako erasoa. 

❌“Marra gorri guztiak zeharkatu dira. Jende hori soberan da, Euskadin beti soberan egon izan diren bezala tolerantzia-eza eta euskal gizartearen aniztasunarekiko mespretxua". pic.twitter.com/ORQIJKTM1X

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) May 19, 2020

Ohituta geunden terrorismoaren nostalgikoek aldiro gure egoitzen kontra egitera. Buruzagi politiko baten etxebizitzari erasotzea, bere familiarekin partekatzen duena, auzotar asko bertatik ibiltzen direnean, muturreko doilorkeriazko ekintza bat da, eta ETAk eta bere inguruak egindako jazarpen, mehatxu eta markaketen garaira garamatzate berriro. Uste genuen horiek jada atzean geratuak zirela.

Sozialistek azpimarratu dute eroso horiek ez dituztela “uzkurtuko, uzkurtu ez gintuzten bezala faxisten erailketek, mehatxuek eta larderiek”.

Aitzitik, PSE-EEko zuzendaritzak adierazi du “askatasuna, demokrazia eta elkarbizitza jarraituko dutela izaten euren ekintza politikoaren zutabe, eta, nola ez, baita abagune politiko honetan ere, koronabirusaren kontrako borrokak eta susperraldi ekonomikoak lehentasuna duten honetan. Gaurko erasoaren argitan, ordea, euskal gizartearen gutxiengo baten baitan den tolerantzia-ezaren birusaren kontrako borrokak ere lehentasuna izaten jarraituko du”.