Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #AurreraGoazPSE

PSE-EEk gune bat zabaldu du bere webgunean 2020ko hauteskunde-programarako ekarpenak jasotzeko

Euskal Sozialisten hauteskunde-programa NBEren 2030eko Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak kontuan hartuz antolatu da

1. argazkia

Gaurtik aurrera, PSE-EEren webguneak aukera eskaintzen du euskal hauteskundeetarako programa sozialista idatzi dutenei ekarpenak eta iradokizunak bidal diezazkioten. Dokumentu horretan sartzeko proposamenak egin nahi dituzten pertsonek berariazko gune bat dute www.socialistasvascos.com helbidean, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak kontuan hartuta antolatu den gune berezi batekin. Izan ere, helburu horien epigrafe berberak jorratzen ditu programaren zirriborroak, besteak beste, pobreziaren aurkako borroka, osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna, lan duina, desberdintasunak murriztea edo klimaren aurkako borroka.

“Gure programa aurrean ditugun erronken diagnostiko bat da, eta horiei nola heldu eta datozen urteetarako zer Euskadi nahi dugun jasotzen du. Agenda hori Euskadira ekarri nahi dugu, horren helburuak geure ekintza politiko zehatzean gauzatu nahi ditugu, hurrengo legegintzaldian agendaren erdigunean jartzeko zer egin behar dugun aztertuta", azaldu du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak.

Programa prestatzeko sortu den dokumentua oso aurreratuta dago, eta herritarren ekarpenekin aberastuko da. Beste ekarpen batzuk, bere aldetik, Batzorde Betearazleko eta Idazkaritza Nagusiko kideek kolektibo sozialekin eta inplikatutako sektoreekin izango dituzten hartu-emanetik etorriko dira. Idoia Mendia bera euskal herritarrei zuzendu da bideo baten bidez sare sozialetan, parte hartzera gonbidatuz.

Programa idaztearen harira, lehen Aktibatu Euskadi 2020 Topaketak burutuko dira datorren astean. Hala, urtarrilaren 25ean, hainbat adituk hartuko dute parte, hala nola Sara de la Rica Ekonomiako katedratikoak, Iñaki López Gandásegui Aernnovako presidenteak, edo Raul Blanco Industriako idazkari nagusiak, zeinak “Euskal ekonomia berria” izeneko mahai-inguru batean hartuko baitute parte; baita Rafael Bengoa Osasun sailburuorde eta Osasuna eta Estrategia Institutuko zuzendariak, Fernando Fantova gizarte aholkulariak edo Iñigo Calvo Deusto Bussines School-eko irakasle eta ikertzaileak ere, horiek “Belaunaldien arteko itun berria: demografia, immigrazioa eta zerbitzu publikoak” gaiaren inguruan hausnartuko dute.

Topaketak urtarrilaren 24an, ostiralarekin, hasiko dira Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren eta Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusiaren parte-hartzearekin. Egitarauaren barruan dago ere Iratxe García Europako Parlamentuko Talde Sozialistaren presidentearen “Europako eskualdeak XXI. mendean” izeneko hitzaldia, Eider Gardiazabal euskal europarlamentariak aurkeztuta. Aktibatu Euskadi 2020 Topaketei Idoia Mendiak emango die amaiera 26ko igandean.

Espainiako Gobernuaren inguruko azken gertakarien eta Ministroen Kontseiluak ostiraletatik astearteetara aldatu izanaren ondorioz, antolatzaileek aste batzuetan programatu behar izan dituzte Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko presidenteordeak eta María Jesús Montero Gobernuko bozeramaile eta Ogasuneko ministroak hasiera batean Euskadira egitekoak zituzten bisitak.