Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Javier Hurtado sailburu sozialistak erresistentzia-plana indartzen du turismoan, ostalaritzan eta merkataritzan jarduerari eta enpleguari eusteko

1. argazkia
Javier Hurtado Consejero de Turismo, Comercio y Consumo del Gobierno Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Javier Hurtado sailburu sozialistak turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreentzako erresistentzia-plana indartuko du berehala, Covid-19ak eragin duen oraingo ezohiko egoera batean bezala enpleguari eta jarduerari eutsi ahal izateko. Sailak Eusko Jaurlaritzako beste arloen, aldundien eta udalen lankidetzarekin kontatu nahi du plan hori aurrera eramateko, eta mahai batera deitu ditu jarduerak koordinatzeko.

Sail eta erakunde arteko mahai horrek gai hauek jorratuko ditu, beste batzuen artean: laguntzak eta diru-laguntzak, saltokien alokairuen egoera, bermeak, administrazio-izapideen arintzea, kontsumo arduratsua edo tokiko kontsumoa sustatzeko neurri koordinatuak, edo sentsibilizazio kanpainen koordinazioa.

“Krisi hau koiunturazkoa da eta atera gaitezke hortik, geure esku dago nola. Kontsumitzeko dugun erak ere eragina izango du horretan. Gure auzoko saltokiari ezin diogu utzi ixten zergak bertan ordaintzen ez dituzten ere plataforma batzuetan kontsumitzeagatik. Zergarik gabe ez dago tokiko merkataritzarik, baina ezta osasungintza eta hezkuntzarik ere" gogorarazi du sailburuak.

“Krisitik irteteko erantzukizun indibidual eta kolektiboa behar da. Geure jokabidearen arabera dago: administrazioak, akordioetarako iristeko eta neurri eraginkorrak aplikatzeko dugun gaitasunarekin; sektore ekonomikoak, eusteko, moldatzeko eta osasun-protokoloak ezartzeko duten gaitasunarekin; eta herritarrak, berriz, neurriak betez eta kontsumo arduratsuaren alde eginez", gaineratu du. 

Sailburuak agerraldia egin du Eusko Jaurlaritzan bere sailaren jarduera nagusien eta ildo estrategikoen berri emateko. Bi fasetan heltzen zaie: erresistentzia eta indarberritzea.

#turismoa, #ostalaritza #merkataritza erresistentzia Planaren barruan proposamen berriei heltzeko erakunde arteko mahai bat sortu dela iragarri dut gaur @PVasco_EuskoL-ean . Datorren astean bilduko gara.

Zeharkako neurriak eta neurri koordinatuak egon behar dira, plana eraginkorra izan dadin. pic.twitter.com/O7Q0JxT2p0

— Javier Hurtado (@JHurtadoGV) October 28, 2020

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 30 milioi euro baino gehiago mugiarazi ditu laguntza eta diru-laguntzetarako erresistentzia-fasean: 15 milioi ezohiko laguntzetan, 8 milioi egoera berrietara moldatutako ohiko laguntzetan, eta 5,7 milioi kontsumorako bonuetan; horrez gain, handitu egin dira ostalaritza elkarteentzako diru-laguntzak eta baita elkarte, federazio eta plataformatara bideratutako beste diru-laguntza batzuk ere.

Bonuei denaz bezainbatean, sailburuak azaldu du turismo bonua 2021eko maiatzera arte luzatu dela egun mugikortasunerako diren mugengatik, eta enpresak sustapenera atxikitzeko epea, bere aldetik, azarora arte luzatu dela. “Euskadi Turismo Bonua eratzen dugun zazpi erakundeok, galdeketa egin diogun sektorearekin batera, erabaki dugu aurrera jarraitzea turismo bonuarekin, baina egoera egonkortzen den eta mugikortasuna errazagoa den egoerara arte atzeratuz”.

Hori dela eta, Euskadi Bonudenda-rekin jarraitzen dugu eta luzatu eta zabaldu egiten da Euskadi Turismo Bonua. 9 milioi euro dira guztira, ia milioi bat bonu jaulki dira eta, gutxienez, 26 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin dute. Sailak 5,7 milioi jarriko ditu, eta gainerako erakundeek jarriko dutenari gehituko zaio.

Hurrengo indarberritze-fasean, Gobernu Programan hartutako konpromisoak ezarriko dira. Turismo eta ostalaritza alorrean burutuko direnak dira, besteak beste Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia Berria 2030; Euskadi-Basque Country turismo-helmuga seguru, jasangarri eta arduratsua; Euskadi bikaintasunezko turismo-helmuga bihurtzeko konpromisoa, turismo adimentsua, eta Euskadi-Basque Country turismo-helmuga lehiakor egitea.

Merkataritza alorrean, indarberritze-faseak biltzen ditu Merkataritzaren Euskal Estrategia 2030, Turismo Jasangarrirako Estrategiarekin koordinatzea, lehiakortasuna hobetzea eraldakuntza digitalerako plan batekin eta lehiaren zaintza-sistema batekin, Merkataritza Eskola bat abiaraztea, tokiko merkataritza sustatzea, eta aliantzak indartzea. 

Indarberritze-fasea kontsumo arloan errealitate berrira moldatutako politikez lagundurik egon behar du, Kontsumobide egokitu behar da kontsumorako eta ordainketarako era berriei, kontsumoaren lege berri batekin edo komunikazio-sistemak indartzearekin.