Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   9. Kongresua

Diana Morant: “Euskal Sozialistak eredu zarete zientzia eraldakuntzarako eta herritarrentzako aukera bat izateko palanka batean nola bihurtu daiteken ikusteko”

• PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, irteera sozialista eta bidezkoa aldarrikatu du, 2008ko errezeta neoliberalak kontrajarrita

1. argazkia
La Ministra Diana Morant, junto a Eneko Andueza durante la mesa de diálogo. Foto: Socialistas Vascos

Diana Morant Zientzia eta Berrikuntza ministroak Patxi López lehendakariaren gobernu sozialistak 2009tik eta 2012ra bitartean Euskadin zientzia eta berrikuntza garatzeko egin zuen lan garrantzitsua azpimarratu du, gobernu horrek I+G+b-ren aldeko apustu garbia egin baitzuen, inbertsioaren %2raino helduta. Portzentaje hori ez da errepikatu 2019. urtera arte. Ministroaren esanetan, apustu horrek Euskadi erreferente izatera eraman du Estatuko gainerakoen aurrean. “Euskal Sozialistak –adierazi du– eredu zarete zientzia eraldakuntzarako eta herritarrentzako aukera bat izateko palanka batean nola bihurtu daiteken ikusteko”.

Diana Morantek parte hartu du gaur arratsaldean Eneko Andueza Euskal Sozialistak idazkari nagusiarekin batera burutu den “Hasiera berri bat Zientziarekin eta Berrikuntzarekin” izeneko Elkarrizketa Mahaian. Solasaldi horretan, alor garrantzitsu batzuk izan dituzte hizpide, esaterako Espainiako Gobernua zientziaren eta berrikuntzaren politiketan egiten ari den ahalegina Europak agintzen duen %3ra iristeko, gobernuek eraldakuntzarako motorrak izateko duten egitekoa, edo zientzian ere emakumeen eta gizonen artean diren desberdintasunak borrokatzeko eman diren urratsak, eta kristalezko sabaiak.   

🎙@DianaMorantR: “Une aproposa da zientziarentzat, herritarrak bihurtu direlako bere aldeztaile nagusienak. Herritarrek zientzia funtsezko eskubide gisa defendatzeak indartsuago egingo gaitu herri bezala".#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/tlXrFAczVO

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 20, 2021

Bere hitzaldian, pandemian zientzialariek bete duten rola aldarrikatu du ministroak, eta ezinbesteko profesionalak direla esan du. Ildo horretan, esan du sozialistei pertsonak axola zaizkiela, eta, hori dela eta, “euren lan-baldintzak hobetzera" zuzendu direla. Ministroak iragarri du 2022an birjarpen-tasa %120koa izango dela. “Esan nahi baita, erretiroa hartzen duten 10 ikertzaile bakoitzeko beste 12 jarriko direla”.

Eneko Anduezak agerian jarri ditu 2008ko krisian aplikatu izan ziren errezeta neoliberalak eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planarekin egun hedatzen ari den irteera sozialdemokrata, ahalegin historikoa eginez I+G+b-ko inbertsioa digitalizaziora eta trantsizio energetikora mobilizatzeko. Eta irteera "sozialista eta bidezko” bat aldarrikatu du Covid-19ak eragindako krisiarentzat. Horri buruz, ministroak adierazi du orain goazela suspertzen hasten galdutako hamarkada batetik, eta Alderdi Popularrak ez duela inolako interesik azaldu zientzian, horren froga izanik gobernatu zuten urteetako balantze urria. Morantek gogoratu du sozialistak gobernura heldu direnetik "buelta eman" zitzaiola egoerari eta igo egin zela aurrekontua, "ezohiko partida batzuekin, esaterako 2021eko uztailean onartutako Txoke Planarekin".

🎙@enekoandueza: “Garbi daukagu gure herrialdean erronka energetikoentzako alternatibak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eskutik etorriko direla. Geure esku dago horien guztien alde apustu irmo bat egitea”.#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/vPhSXksEM0

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 20, 2021

Era berean, ministroak adierazi du Zientziaren Legearen bidez sozialistek genero-arrakalak ixteko eta kristalezko sabai iraunkorrak neurri espezifikoekin apurtzeko ahalegina egin dutela, ikertzaileen eta berritzaileen presentzia hobetzeko eremu eta maila guztietan, batez ere ordezkaritza txikia duten eremuetan, beren lanbide-sustapena baldintza berdinetan bermatzeko eta genero-dimentsioa I+G+b-ren edukian txertatzeko, horrela berdintasun eraginkorra nahiz zientzia eta berrikuntzaren arloko ikuspegia bermatuz.