Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren 40. Kongresua

Idoia Mendia: “Kongresu honetatik proiektu handi bat aterako da etorkizuneko Espainiarentzat”

1. argazkia
Idoia Mendia entrevistada durante el 40 Congreso del PSOE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, Valentziako topaketa sozialistari hasiera ematear zirela esan du PSOEren 40. Kongresutik “etorkizuneko Espainiarentzat proiektu handi bat ateratzea” espero duela, eta herrialdeak bizi duen egoera berezia azpimarratu du.

“Euskal sozialista gisa, nik espero dut Kongresu honetan proiektu handi bat aurkeztu ahalko dugula etorkizuneko Espainiarentzat, herrialde gisa aurre egingo diegun erronken parekoa, gero Pedro Sánchez buru den Gobernuak eta parte hartzen dugun gainerako gobernuetatik gauzatua izan dadin politika aurrerakoiak, etorkizunekoak eta integratzaileak eskainita, jende guztiarentzat berdintasuna eta aurrerabidea bilatzen dutenak inor atzean utzi gabe”, adierazi du.

@PSOE proiektu handi bat aurkeztera doa Espainiako etorkizunerako #PSOE40.Kongresua honetan, #Covid19–aren ostean herrialde gisa aurre egingo diegun erronken pare egongo dena, #bidezkosusperraldia lortzeko inor atzean utzi gabe.#AurreraGoaz_🌹 pic.twitter.com/OPLpDTzH8G

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 15, 2021

Idoia Mendiarentzat, gobernuen ekintza hurrengo hamarkadaren horizontera zuzendu behar da 40. Kongresu honetatik: “Egun, une oso berezia bizi dugu Espainian, hainbat iraultza bizi ditugu, iraultza digitala, erronka demografikoa, osasun erronka. Horiei guztiei heltzen ari gara gobernuetatik, baina horrez harago begiratu behar dugu Kongresuan, 2030era. Sozialistok politika argi luzeekin egiten dugula esan ohi dugu, eta Kongresua da argi horiek aktibatzen diren eta gero gauzatzen diren politiken diseinuaren lekua”.