Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Daniel Senderos: “Euskal Sozialistek gure udalerrietako energia-sarbiderako demokratizazioaren alde egiten dugu”

1. argazkia

Euskal Sozialisten ordezkaritza bat, horren buruan Daniel Senderos Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako bere zela hiru lurralde historikoetako arloko idazkariekin, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoen foru diputatuarekin eta beste kargu publiko eta organiko batzuekin – Jon Nogales, Josu Lopez Ubierna, Esteban Martiarena, Michel Montes, Manu Velasco, Iker Villalva, Sara Barreal, Oscar Layana eta Monica Pedreira– batera Zumarragan izan dira, bertatik bertara ezagutzeko udalerri horretan martxan jarritako komunitate energetikoa eta beren alorretan beste batzuen ezarpena bultzatzeko. 

PSE-EErentzat, klima aldaketaren kontrako borroka lehentasun bat da eta Zumarragakoa bezalako komunitate energetikoa da hori lortzeko tresnarik hoberenetakoa. “PSE-EEren eta Pedro Sanchezen Gobernuaren arteko konpromisoari, lanari eta lankidetzari esker, autokontsumoa eta autokontsumo partekatua azkartu ahal izan da Euskadin, eguzkiaren zerga indargabetuz eta autokontsumo partekatua errazteko araudia aldatuz, hori errazteko distantzia bi kilometrotara zabaltzearekin batera”, azaldu du Senderosek.

“Komunitate energetikoek energiaren sarbiderako demokratizazioan laguntzen dute, eta kontsumitzaileak eragile aktiboak izatera pasatzen dira bertan, ekoizle direlako. Eta positiboan egiten dute ekarpena ikuspegi sozial batetik, komunitatea sortuz eta ekonomi aldetik etxe kalteberak direnak babestuz, argindarraren prezioa jaitsita, eta ingurumen ikuspegitik, mendekotasun energetikoa eta CO2 isurpenak murrizten dituelako”, erantsi du. 

PSE-EEren nahia da komunitate energetikoak bultzatzen eta sustatzen jarraitzea Euskadin beste alderdi batzuk gasaren edo energia nuklearraren alde apustu egiten jarraitzen duten edo euren eredu energetikoa argi eta garbi zein den jakin gabe berriztagarrien aldeko apustua gelditu nahian dabiltzan bitartean. “Maila instituzional guztietan jarraituko dugu lanean, gure lurraldean autokontsumoa eta deskarbonizazioa sustatuz”, esanez amaitu du Senderosek.