Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Euskadiren buruan izateko eta aldaketa prozesuan den mundu batean bere lehentasunak finkatzeko nahia dugu”

PSE-EEk bere 9. Kongresuan eztabaidatuko duen Txosten Politikoa aurkeztu du. Haren ardatzak dira ongizate estatu indartsuaren defentsa eta Covid ostean berdintasunarekin den konpromisoa, aurrean diren erronkak eta horiei erantzuteko Euskadik konfort egoeratik irteteko duen beharra azpimarratuta.

Begoña Gil: “Zainketen, bakardadearen edo bizikidetzaren erronka handiei soilik inklusiboagoak eta solidarioagoak diren bizitza komunitarioko bizimodu berri batzuk eraikiz egin ahalko zaie aurre. Gizarte-zerbitzuen gure sistemak garatu eta handitu behar ditugu, hots, Gizakidetza hori, Osakidetzarekin batu behar dena pertsonen autonomia eta ahalduntzea sustatzeko”

Alfredo Retortillo: “Eskubideetan berdinak direnen herrialde bat eraiki nahi dugu XXI. mendean lur hartu nahi duen autogobernu batean oinarrituta, aniztasunarekiko errespetuaren bermea eta ezberdinen arteko topagunea izango dena, gure arazoei heltzeko beste administrazioekin lankidetza erraztuz”

Pau Blasi: “2008ko krisian ez bezala, errezeta neoliberalak ezbaian jarriak dira egun, eta irtenbide sozialdemokratak dira mahai gainean jartzen ari direnak. Hori da sozialistok erosoen sentitzen garen esparrua, eta gaur aurkezten dugun Txosten Politiko honek azpimarratu nahi duena”

1. argazkia
Alfredo Retortillo, Begoña Gil y Pau Blasi | Foto: Socialistas Vascos

Ongizate estatu indartsu baten aldeztea, Europako proiektuarekin lerratzea, gobernuen arteko lankidetza, I+G+b-ren eta politika zientifikoaren aldeko apustua, klima aldaketaren aurkako borroka, berdintasunarekiko konpromisoa eta eztabaida ekonomiko eta sozialaren lehenespena identitate-auzien gainetik dira PSE-EEk prestatu izan duen COVID osteko Txosten Politikoa eratzen duten gaiak. Txosten hori datorren biltzar prozesuan landuko da.

Txostena prestatzearen koordinatzaileek, Begoña Gilek, Alfredo Retortillok eta Pau Blasik, jendaurrean aurkeztu dute Euskal Sozialisten konpromisoa eta egitasmoa biltzen duen agiria.  “Euskadiren buruan izatea eta aldaketa prozesuan den mundu batean haren lehentasunak finkatzea nahi dugu”, laburbildu du sozialisten exekutiboko Azterlan eta Programen idazkariak.

 

PSE-EEk pandemia aurretik ere bideratua zuen bere proiektua egun diskurtso publikoan nagusitzen diren lerroetara. Txostenaren atalek garbi adierazten dituzte sozialisten asmoak. Gizarte-arrisku berrien aurrean guztion segurtasunari eskaintzen zaio hasierako kapitulu bat, eta gizarte-zerbitzu komunitarioen, osasun publikoaren eta zainketen politikaren etorkizunari heltzen zaio.

Bigarren kapitulu batean, berreraikuntza ekonomiko berritzaile, iraunkor nola inklusibo baterako gakoak adierazten dira, zeinetan trantsizio ekologikoak pisu berezia duen. Eta hirugarren kapitulua, berriz, “guztiontzat den herrialdeari” dago eskainia, berdintasunaren gaiari heltzen zaiolarik bere zentzurik zabalenean (emakumeen eta gizonen artekoa, baina baita hezkuntzarako eskubidea ere ekitaterako berme gisa, edo Euskadik munduan bete behar duen lekua).

“Sozialistak sinetsirik gaude egungo erronka handiei (zainketak, bakardadea, bizikidetza) soilik inklusiboagoak eta solidarioagoak diren bizitza komunitarioko bizimodu berri batzuk eraikiz egin ahalko zaiela aurre. Horregatik proposatzen dugu gizarte-zerbitzuen gure sistemak garatu eta handitzea, hots, Gizakidetza hori, Osakidetzarekin batu behar dena pertsonen autonomia eta ahalduntzea sustatzeko”, adierazi du Begoña Gilek zainketen politikari buruz.

PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak azpimarratutakoaren arabera, Txosten Politikoak aldezten du neurriak behar direla "erantzunkidetasunezko gizarte baterako bidean urratsak emateko, emakumeak ez dituena kargatuko mendekotasuna dutenen edo adinekoen edo adingabeen zein desgaitasuna dutenen zainketaren zamarekin”, eta "bidegabekeria” eta "gizartearentzako galera onartezina" dira emakumeek euren lanbide arloa eta garapen pertsonala oztopatua izatea genero desberdintasunagatik.

“Eskubideetan berdina izango den herrialde hori eraiki nahi dugu XXI. mendean lur hartzen duen autogobernuan oinarrituta. Aniztasunarekiko errespetuaren bermea eta, are, ezberdinen arteko topagunea den autogobernu bat. Bizkarra ematen ez duen autogobernu bat, hurbileko kudeaketarako tresnarik onenak eskaintzen dituena baina beste administrazioekin beharrezko lankidetza eta koordinazioa ere errazten duena gure arazoei hobeto heltzeko, pandemian ikusi dugun moduan”, adierazi du Retortillok. Aldi berean, arbuiatu egin du nazionalistak “esparrua artifizialki auzitan jarriz” kanpora geratzeko duten “gehiegizko joera”.

Buruzagi sozialistak esan du Euskadik “bere konfort egoeratik irten beharra” duela gero eta erronka premiazkoagoei heltzeko, eredu federala defendatu du eta PSE-EEk euskal erakunde gehienetako gobernuetan parte hartuz hartutako konpromisoa ekarri du gogora, esanez egonkortasun instituzional handia ekarri izan duela eta, horrekin batera, “egokitzen denera zuzendutako” gobernu batzuk egotearen bermea.

Pau Blasik azpimarratu du "zorionez eta 2008ko krisian gertatutakoan ez bezala, errezeta neoliberalak ezbaian jarriak” direla egun, eta irtenbide sozialdemokratak direla “krisi honi erantzuteko mahai gainean jartzen” ari direnak. “Hori da sozialistok erosoen sentitzen garen esparrua, eta gaur aurkezten dugun Txosten Politiko honek azpimarratu nahi duena”.

PSE-EEko Idazkaritza Nagusiaren kabineteko buruak, Idoia Mendiak, azaldu du datorren irailaren 21ean Batzorde Nazionalak 9. Kongresurako deialdia onartuko duela, egutegiarekin, ordezkarien baremoarekin eta esparru-txosten politiko eta organikoekin batera. Eta, gero, horiek tokiko batzarretara igorrizko zaizkiela, zeinak hilabeteko epea izango baitute euren zuzenketak aurkezteko, Kongresuan eztabaidatuak izan daitezen. Kongresua, seguruenik, azaroaren 20an eta 21ean burutuko da, eta han onartuko dira behin betiko testuak, Alderdi Sozialistaren datozen urteetarako posizionamendu politikoa zedarrituko dutenak, alegia.

Parte-hartzaileek eskerrak eman dizkiete Txosten Politikoa prestatzen lan egin izan duten pertsona guztiei: Gloria Sánchez, Alfonso Gurpegui, Oscar Seco, María Guijarro, Fernando Fantova, Sara Buesa, Blanca Roncal, Sonia Pérez, José Ignacio Asensio, Javier Seoane, Tontxu Rodríguez, Azahara Domínguez eta Teresa Laespada. Horietako zenbaitzuk Bizkaia Aretoan izan den ekitaldian zeuden.