• BERRIA
Berriak
partekatu
PSE-EEren eta EAJren arteko akordioa foru eta tokiko erakundeen gobernagarritasunerako

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeek hauteskunde-mapa askotarikoa eta zatikatua ekarri dute Euskadin, euskal gizartearen beraren pluraltasunaren adierazle dena. Errealitate horrek, bizi dugun koiuntura zailarekin batera –pandemiatik atera berriak, horren osasun- eta gizarte-ondorioak oraindik jarraitzen dutela, eta Ukrainan gerra bat dela, bere ondorio ekonomiko, energetiko eta geopolitikoekin–, herrialde hau lideratzeko asmoa duten alderdiak akordioak bilatzera bultzatzen ditu, pluraltasun horretan oinarrituta erakundeen gobernagarritasuna eta egonkortasuna bermatzeko.
Ildo horretan, bai Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE), bai Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) koalizioan elkarrekin gobernatzen gara 2015etik euskal erakunde nagusietan, emaitza oso gogobetegarriarekin. Hori dela eta, uste dugu elkarlanean arituta guk bete ditzakegula hobetoen helburu horiek.
Horrenbestez, beharrezkoa ikusten dugu berriz ere akordio hori egitea posible den tokietan, eta, gobernagarritasuna bermatzeaz gain, erronka batzuei heltzeko aukera emango diguten oinarri argi batzuen gainean egitea: zerbitzu publikoak babestea, desberdintasunak desegiteko borroka, aurrerabidea eta justizia soziala bultzatzea eta euskal gizarteak egun dituen hordago handiei erantzutea: klimarena, demografiarena eta ekonomia produktibo berri batera moldatzea, enplegu eta laneko eskubide berriekin.
Euskadiren etorkizunari berme gehiagoz heltzeko aukera emango digun akordio bat sinatu dugu, gure lurralde eta udalerriei bistan ditugun erronkei heltzeko aukera emango dielarik.
Oso pozik gaude egindako lanarengatik, hautetsontzietako emaitzengatik eta… pic.twitter.com/yDdmuKE0tu
— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 2, 2023
Elkar lotuta eta elkarren mende diren erronkak dira, ez dira inguruko gizarteen ezberdinak. Euskadik, ordea, bere errealitate sozioekonomikoarengatik, autogobernurako duen gaitasun handiagatik eta PSE-EEk eta EAJk erakundeetan eskaintzen dugun egonkortasunagatik, abangoardian egoteko gaitasuna du.
Era berean, uste dugu beharrezkoa dela udal-politikak indartzen jarraitzea, gure udalei nahiko finantzaketa emanez helburu horiek –tokikoak ere badira, izan– lortzen eragile aktiboak izan daitezen.
Horretan oinarrituta, bi alderdiek koalizioko gobernuak eratzen laguntzea adostu dute Euskadiko foru aldundietan eta udaletan.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza. “Pretendemos hacer de la memoria el instrumento clave para una sociedad justa, pacífica y libre y una convivencia democrática”
• BERRIA
Eneko Andueza: “El PP no tiene un proyecto de país y busca artimañas, como sus apelaciones a un tamayazo, para sacar sus intereses adelante”
• BERRIA
Eneko Andueza: “La derecha debería saber que fracasó el 23J; no van a poder cambiar el resultado y habrá un Gobierno socialista en España”
• BERRIA
La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, y el alcalde de Portugalete, Mikel Torres, en los órganos de gobierno de la Femp
• BERRIA