Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Akordioa Elkarrizketa Sozialerako Mahaian krisian diren sektoreetako langileak laneratzeko

Euskal Sozialistek adostasun-organo horren alde egindako apustua erabaki berri batzuetan islatzen da, diru-sarrera baxuak dituzten langileentzako ABEE osagarrien luzapena, esaterako

Idoia Mendia lehendakariordeak esan du ezin dela galdu giza eta profesional kapitala

Eusko Jaurlaritzak eta gizarte-eragileek lan talde bat sortuko dute kontziliazio-politikak eta erronka demografikoari eragiten dietenak hitzartzeko.

1. argazkia
Idoia Mendia, Secretaria General del PSE-EE y Vicelehendakari |foto: Irekia

Legegintzaldi honetako lehen Elkarrizketa Sozialerako Mahaian akordioa lortu dute krisian diren sektoreetako langabetuak berreskuratzeko asmoz prestakuntza-programa bat lantzeko. Lan eta Enplegu sailburuak, halaber, diru-sarrera baxuak dituzten langileentzako ABEE osagarriaren luzapena berretsi du.

Eusko Jaurlaritza, sindikatuak eta enpresariak biltzen dituen organo horren alde Euskal Sozialistek egindako apustua eraginkorra azaldu da, beste behin, Euskadin enpleguarentzat une bereziki zaila den batean.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak azpimarratu du prestakuntza-programa –aurrekontua ere bada dagoeneko horrentzat– “esperientzia eta kualifikazioa izanik langabezian amaitzen duten langileei” zuzentzen dela, “lehenbailehen berreskuratu nahi ditugunak sortzen ari diren aukera berrietara”.

Horrez gain, Idoiak esan du Eusko Legebiltzarrak egin zuela eskari hori, eta oso garrantzitsua iruditzen zaiola bertan gizarte-eragileek eta zailtasunetan diren enpresek parte hartu izana. Programa metalaren sektoreko langileei zuzendutako programa-pilotu batekin abiaraziko da.

“Programa bereziki garrantzitsua da, pandemiak areagotu egin duelako sektore batzuk bizi zuten egoera zaila trantsizio energetiko eta teknologikora moldatzean. Horrek enpleguak galtzea dakar zenbaitentzat, horietako asko esperientzia eta prestakuntza aipagarria dutenekoak, gainera. Ezin dugu galdu giza eta profesional kapital hori, lehenbailehen egokiarazi behar dugu sortzen ari diren sektore eta enpresa berrietara, soslai oso zehatzekoak behar dituzte eta”, azaldu du Idoia Mendiak.

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia eratzea PSE-EEren nahia izan da duela hamarkada bat baino gehiagotik Euskadin, guztiz sinetsita indarren batzea eta hitzartzea behar-beharrezko abiapuntua direla langileen lan-baldintzak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Aurtengo lanerako planean lan-talde berri bat sortzea ere adostu da, gizarte politiken mahai bat alegia, kontziliazio-politikak eta erronka demografikoari eragiten diotenak hitzartzeko.