Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

SARS-CoV-2 birusari aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

Legebiltzarrak honako hau eskatzen dio Osasun Sailari: 

1.- Gardentasun- eta zorroztasun-irizpideak kontuan hartuta, egunero aldizkari epidemiologikoa argitaratzen jarraitu dezala, bai eta pandemiaren bilakaerari buruzko datu nagusiak eta informazio garrantzitsuena jasotzen dituzten beste txosten batzuk ere. Era berean, Osasun Sailari eskatzen zaio informazio hori aldizkakotasun jakin batera mugatu gabe eman dezala, baizik eta beharrezkoa denean eta unean-uneko egoerak hala zehazten duenean.

2.- Udalekin lankidetzan, herritarrak ahalduntzeko kanpainak egitea, birusaren transmisioa eta hedapena saihesten lagunduko duten ohiturak hartzeko beharrezko prestakuntzaren bidez.

3.- PCR laginak jasotzen dituzten taldeak arakatzaileenak, erizaintzako laguntzaileenak, osasun-kontseilukoak eta kutsatutako pertsonen kontaktuen eta kutsatutakoen jarraipena egiten ari diren gainerako langileenak egokitzen eta prestatzen jarraitu dezatela, arreta modu egoki eta eraginkorrean egin ahal izateko.

4.- Osasun publikoko zerbitzuetako plantillen egonkortzean aurrera egitea, bai eta lehen mailako arreta indartzen ere, zerbitzua antolatu ahal izateko, profesional guztiek beren lana kalitatez egin ahal izan dezaten eta Covid-19ko pandemiak sortutako premiei arreta egokia eskaini ahal izan diezaieten.