Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Euskadin kalitatezko enpleguan aurrera egiteko neurri berritzaile berriak

Otsailaren 16an eta 17an, Iseak Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak "WORKINLan Summit-El empleo en la Euskadi que seremos" nazioarteko goi-bilera antolatu zuten Bilbon, nazioarteko bikaintasuneko maila instituzional, eragile sozial eta ekonomiko eta akademiko guztien parte-hartzearekin. Bertan, Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria aurkeztu zen eta gai horri buruzko analisiak eta hausnarketak kontrastatu ziren.

Inaugurazio ekitaldian, Lehendakariordeak inertziak eta aurreiritziak astintzeko eta gizarte gisa ditugun erronka handiei aurre egiteko berrikuntzak egitera ausartzeko eskatu zien parte-hartzaile guztiei.

Legegintzaldi honetan hogei bat programa berritzaile saiatu eta indartu dira orientazio horrekin, baina, nazioarteko topaketa horren ondoren, "Socialistas Vascos-EuskalSozialistak" Legebiltzar Taldeak honako GALDERA hau planteatzen dio lehendakariordeari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:

Neurri berritzaile berriak planteatuko dituzu Euskadin kalitatezko enpleguan aurrera egiteko?