Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Covid-arengatik galdutako enplegua berreskuratu nahi dugu, enplegu eskubidedun, egonkor eta berdinzalea”

1. argazkia
Idoia Mendia durante su intervención en el Parlamento Vasco | Foto: Irekia

Lan seguru eta eskubideduna izatea da Euskal Sozialisten lehentasunetako bat, eta Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuen ardatza arlo horretan. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak Lan eta Enplegu Sailaren 2021erako kontuak aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Datorren urtea ere pandemiaren kontrako borrokarena izaten jarraituko du, baina berdintasunean eta parte-hartzean hala nola prestakuntza arloan urratsak emateko eta enplegu berritzailea sortzeko ere izan behar du.


“Krisi honen ondorioak arintzeaz gain herria aurrean ditugun aukeretarako prestatuko duten Aurrekontu batzuk izango dituenaren ziurtasuna eskaintzen diegu herritarrei. Berehalako gure erronka izango da Covid-19arengatik lana galdu zuten 15.197 pertsonentzat berriz lana izan dezaten lortzea. Eta gure erronka estrategikoa da laneratze hori kalitatezko irizpideekin burutua izatea. Enplegu eskubideduna, egonkorra eta berdinzalea nahi dugu, marra jarriko diona behin-behinekotasunari, nahi gabeko aldi baterako kontratazioari eta kronifikatzeari”, azaldu du.

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu denak aurkeztu duen aurrekontua 943,8 milioi eurokoa da. Aurtengoa baino %4,1 handiagoa da, eta %10,49an handitzea espero du gasturako benetako gaitasuna. Egoera kalteberenean direnak babestea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren sistema indartuz, eta Lanbideren erreforma, euren gaitasunak hobetzeko, dira beste lehentasunezko helburu batzuk.

“Eusten jarraitzeko eta pandemiak zabaltzen digun lehen aukeraren leihorako gizarte bezala prestaturik egoteko proiektu bat da, oroz gain. Eta ahalegin horretan, guztiekin ez bada ere Ganbera honetako gehiengo oso handi batekin kontatzea espero dut. Kongresuan eta ia euskal administrazio publiko guztietan aurrera ateratzen ari diren kontuetara lerrokaturikoak direlako", azpimarratu du Idoia Mendiak legebiltzar taldeen aurrean egin duen mintzaldian.