Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Euskadi FITUR 2021 Nazioarteko Turismo Azokan egoteari buruz

Euskal turismoa etengabe eta era jarraituan hazten zioan azken urteetan, baina pandemia haustera etorri zen hazkunde iraunkor eta jasangarriaren bide hori. Baina Sailetik eta Eusko Jaurlaritzatik zerbait argi egon bazen, izan zen turismo sektoreari indar handiagoz laguntzen segitzeko lanean jarraitu beharra, enpleguei eusteko eta jarduera berreskuratzeko laguntza eskainita. Egungo egoeraren aurrean, eta uda aurrean dugunez, “Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak ulertzen du inoiz baino beharrezkoagoa dela Sailak turismoaren sustapenerako –toki mailan, nazio mailan eta nazioarte mailan– zer tresna jartzen dituen jakitea, kontuan izanik pandemiarekin lotutako murrizketak gutxitzen joango direla kasuak jaisten doazen eta txertatutako populazioa eta bidaiarien joan-etorriak handitzen doazen heinean.

Hori dela eta, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Taldeak hurrengo OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau zuzentzen dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari:

  • Zer asmo du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Fitur 2021 Azokaren esparruan Euskadiren sustapenerako?