Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ziurtatu du zoru-klausularen prozedurak auzitegi bakar batean eta eskolatik atera berri diren eta praktiketan dauden epaileen eskuetan jartzeak "ez duela zerbitzu publiko hori bermatzen"

PPk mozio bati uko egin izanaz kexatu da Tontxu Rodríguez. Mozio hori, hain zuzen, zoru-klausulei buruzko auzitegiak sortzeko akordioa baliogabetzeko da

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, senador del PSE-EE

Tontxu Rodriguez senatari sozialistak kritikatu du "ulergaitza" dela PPk mozioari uko egitea. Mozioaren helburua da gobernuak beharrezko jarduketak eramatea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak onartutako akordioa baliogabetzeko. Akordioa, zehazki, probintzia-auzitegi espezializatuak sortzeari buruzkoa da, zoru-klausulei buruzko auziak ezagutu ahal izateko. "Auzitegi berri horiekin (2017ko abenduak 31ra arte iraungo dute) segurtasun juridikoei eta tutoretza eraginkorrei eragin arriskutsua sortuko zaie. Inork ez daki zer gertatuko den 2018ko urtarrilaren 1ean edo 2an", jakinarazi zuen.

PSE-EEko senatariak egindako esku-hartzean azaldu zuen Botere Judizialaren Batzorde Iraunkorrak lehen auzialdiko 54 auzitegi espezializatzea onartu zuela (auzitegi 1 probintziako eta 1 uharte nagusietan), joan den ekainaren 1etik "esklusiboki eta modu ez baztertzailean" ezagutzeko zoru-klausulekin, aurreratutako epe-mugarekin, multidibisa hipotekekin eta hipotekaren aurkezpen-gastuekin erlazionatutako auziak. "Ez dezagun ahaztu Espainian, gutxienez, 6 milioi mailegu bizi efektibo daudela, eta premiazko plan honetan praktiketako 65 epaile izendatu direla, Eskola Judizialeko 67. promoziotik. Halaber, plan honek abenduaren 31ra arte iraungo du", zehaztu zuen.

Tontxu Rodriguezek azpimarratu zuen premiazko plan hori gogor kritikatu dutela, besteak beste, Espainiako abokatuek, epaile-erakunde nagusietako batzuek, Kontsumitzailearen Defentsa Bulegoak eta operadore juridikoen zenbait taldek. Halaber, adierazi zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erabakia sektore batzuek "ez bidezkotzat" eta "antisozialtzat" definitu zutela, mesedegarria izanik bankuentzat, eta kaltegarria, aldiz, herritarrentzat. Horrez gain, nabarmendu zuen plan honek "justizia auzipetu beharreko pertsonengandik aldentzen" duela, auzitan jarduteko gastu ekonomikoak handitzen dituela, prozesu-arauak salbuesten dituela, foruari uko egitea behartzen duela, eta eraginkortasunik eta azkartasunik sortzen ez duela, ezta bermatzen ere".

Horren harira, premiazko plan hau baztertzeko eskatu zuen, baita plana eskumena duen botere judizialaren epaitegian mantentzeko ere, sortu litezkeen errefortzu- eta espezializazio-neurrien aurreiritzirik gabe. Puntu horretan, jakinarazi zen herritar batzuek helarazi ziotela premiazko plan honekin haien herritik edo hiritik probintziako hiriburura "behartuta" joan behar dutela, horrek dakarzkien gastu eta baliabide ekonomikoak kontuan hartuta. "Herritarrak justiziara heltzeko oztopo berri batekin topatzen dira". Hori dela eta, bistakoa da plan honek daukagun helburutik aldendu egiten gaituela, hau da, eskubidezko Estatu batean beharrezko zerbitzu publikoa azkartzetik", ziurtatu zuen.

PSE-EEko senatariaren ustetan, zoru-klausularen prozedurak auzitegi bakar batean eta eskolatik atera berri diren eta praktiketan dauden epaileen eskuetan jartzeak "ez du zerbitzu publiko hori bermatzen", eta lortu dezaketen gauza bakarra da "justizia eskatzen duen pertsonarengandik justizia aldentzea". Horrenbestez, premiazko plan horrekin espezializazioa zalantzazkoa bihurtzen da, baita kalitatea ere, eta bi horiek disuasio-efektu bat sor dezakete herritarrengan. Epaile jaun-andreak, XXI. mendean ezin dugu justizia erregresiboa eta zentralista izateko ustea izan.  

Euskadi, erreklamazio "jausia" irailean

Senatari autonomiko euskaldunak honako adibide hau eman zuen: Euskadin, bi hilabetetan -abuztua baliogabea izanik- 1.592 erreklamazio egin ziren lehen auzialdiko Bilboko 11. auzitegian. Bilboko epaile dekanoak adierazi duenaren arabera, irailean erreklamazio "jausi" bat egon da. Horrez gain, gehitu zuen, auzitegi horrek (11. zenbakia) gai horren inguruan Euskadin egiten diren erreklamazioen % 64 jasotzen dituela, eta azaldu zuen ez dugula ahaztu behar Euskadik 100.000 pertsona kaltedun dituela. "Euskal epaitegi batek bataz beste 1.500-2.000 gai tramitatzen baditu urtean, Bilboko 11. zenbakiko epaitegiaren bi hilabeteak proiektatuz gero, urtean 7.000 auzi baino gehiago edukiko lituzkete, hau da, lan-karga % 300 edo % 400era iritsiko litzateke", ziurtatu zuen.

Era berean, jakinarazi zuen bankuen erantzunak dagoeneko auzitegietara iristen ari direla, eta gehien aurreikus daitekeen aukera dela "bankuek prozesua luzatu nahi izatea". Gainera, praktiketako epaileak epaia pentsatu beharko du, datuak sartu beharko ditu, horiek transkribatu, eta hori guztia Bilboko auzitegiko 7000 gaientzat. Hori horrela izanik, galdetu zuen: "zer gertatuko da epaile horiek praktikak bukatzen dituztenean abenduaren 31an? 2018an egongo al dira funtsak auzitegi espezializatu horiek epaileak edukitzen jarraitu ahal izateko?".

Aipatutako guztia kontuan hartuta, PSE-EEko senatariak Legebiltzarrari beharrezko jarduketak egitea eskatu zion, Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak onartutako akordioa baliogabetzeko, eta espediente judizial horiek alderdi judizial bakoitzaren epaitegietan legez egoiztatuta dauden eskumenean egoiztatzea.

Azkenik, Rodriguezek legebiltzarreko talde ezberdinen babesa eskertu zuen, eta, aldi berean, popularrek haien gehiengo absolutua inposatzeaz kexatu zen. Nahiz eta proposamena ukatu zenean bakarrik geratu -15 kontrako boto eta 8 aldeko-, ekimena atzo arratsaldean kaleratzea lortu zuten Justizia Batzordean. "Ganbera honek Gobernu Sozialistaren mozioa aurrera ateratzen ez duenez, behintzat, kasu egitea eskatuko nieke eskubidearen profesionalei, abokatutzakoei, auzitegietakoei, epaileen elkarteetakoei, epailetzari, Justiziaren Administrazioko letraduei, kontsumitzaileen defendatzaileei edo erabiltzaileei. Ala denak oker gaude eta Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak eta Espainiako Gobernuak baino ez dute arrazoi absolutua kasu honetan?", ondorioztatu zuen.