Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Tontxu Rodríguez: «Gastu-mugaren zabalkuntza galaraztearen ondorioz, Euskadik 143 milioi euro galdu ditu»

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, senador socialista Foto: Socialistas Vascos

Tontxu Rodríguez senatari sozialistak kritika bortitzak egin dizkio gaur PPri eta Ciudadanosi, Estatuko Aurrekontu Orokorren gastu-muga 6.000 milioi eurotan handitzea baztertu dutelako. Izan ere, milioi euro horiei esker, aukera egongo zen «PPren Gobernuko azken zazpi urteetan murriztutako zerbitzu publikoetan inbertitzeko».

Rodríguezek esan duenez, «eskumako alderdi biek» Espainiako ekonomiaren hazkundea oztopatu dute, «hauteskundeei begira baino ez zutelako jardun», eta, halaber, adierazi du Senatuak iragan den abenduaren 27an bozkatutako aurrekontu-egonkortasunerako helburuen bidez «aire freskoa ekarri nahi zitzaiela kontu publikoei eta herstura ekonomikoarekin behin betiko amaitu nahi zela».

Horrez gain, euskal senatariak gehitu du Euskadiri ere eragin diola PPren eta Ciudadanosen arteko matxarda horrek, 143 milioi euro galaraziko baititu; izan ere, jadanik adostuta zeuden defizit publikoaren bi hamarrenek sendotze fiskalaren prozesua arindu eta gastu-marjina handituko lukete.

Azkenik, Rodríguezek baieztatu duenez, Senatuak ezetz esanak «Espainia apurtzen» du nolabait, «desberdintasuna izugarri hazi denez, lan-prekarietatea pandemia itxura hartzen ari denez, lan-esplotazioa ikaragarria denez eta ahulenek erosteko ahalmena galdu dutenez», neurri sozialak aplikatuz austeritatearen bidetik irteteak «gutxiago dutenen bizitza hobetuko zuelako».