partekatu
• Bilera Senatuan
Tontxu Rodríguezek Senatuak lurralde ganbera gisa duen zeregina azpimarratu du haur pobreziaren kontrako borrokari heltzeko
• Goi ganberan Sozialisten Taldearen idazkari nagusi dena Gobernuaren Haur pobreziaren kontrako Goi Komisionatuarekin bilduko da Txema Oleaga eta Julia Liberal senatariekin batera. Senatuan egingo duten hurrengo agerraldi batean azalduko dute euren plana
• Tontxu Rodríguez poztu egin da Goi Komisionatuaren lehen bilera instituzionala Senatuan egiteagatik, eta pobreziaren aurkako Espainiako mapa oso bat garatzeko beharra azpimarratu du
Senatuko Talde Sozialistaren idazkari nagusia Ernesto Gasco Gobernuaren Haur pobreziaren kontrako goi mandatariarekin bildu da Tontxu Rodríguez, Txema Oleaga eta Julia Liberal euskal senatariekin batera –Euskal Sozialisten Lurralde Taldea eratzen dute Goi Ganberan–, eta gure herrialdean haur pobreziaren aurkako borrokari heltzeko Senatuak lurralde ganbera gisa duen zeregina azpimarratu du.
Euskal sozialistekin batera Goi Komisionatuak Goi Ganberan agerraldia eskatzea erabaki du, haur pobreziaren kontra borrokatzeko sailaren planak eta estrategia azaltzeko, NBEren txostenak eta EBren sei hilez behingo agiriak argitara eman eta gero.
Bileran, haur eta gazteen pobreziaren aurka borrokatzeak dakartzan erronkak aztertu dira, komisionatuaren eta Senatuaren artean harreman erraz bat ezartzeko beharra azpimarratu da, eta pobreziaren aurka Espainiako mapa oso bat garatzeak duen garrantzia, arreta berezia jarriz metropoli- eta hiri-eremuetan.
Tontxu Rodríguezek azpimarratu du bilera horretan hitz egin dela haur pobreziaren mapa horretan Euskadi eta Nafarroa jartzeko beharraz ere, eta gure herrialdeko identitate multzoarekin lanean jarraitzeko premiaz.
Senatuko sozialisten idazkari nagusiak ondorioztatu du oso positiboa dela “Gobernuaren Haur pobreziaren aurkako goi komisionatuaren lehen bisita instituzionala Senatura izatea. Ganbera honetan, Gobernuak eta Talde Sozialistak lurralde eremuan elkarrekin koordinatuz aritu dira lanean haur pobreziaren aurkako borrokan”.