Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Jesús Lozak Gobernuaren Euskadiko ordezkari berriaren kargua hartu du

Jesús Lozaren hitzaldia Gobernuaren Euskadiko ordezkari berriaren kargua hartu ondoren

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a

 

Egun on guztiei, kargua utzi berri duen ordezkariari, sailburuei, agintariei, lagunei, eta ongi etorri Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzara.

Lehenik eta behin, Espainiako Gobernuko presidenteari, Pedro Sánchezi, eta Ministroen Kontseiluari eskerrak eman nahiko nizkieke Gobernuaren ordezkari izendatzeagatik Euskadin. Asko eskertzen diet nigan jarri duten konfiantza, eta espero dut nire kudeaketaren bitartez konfiantza horri modu egoki batean erantzuna ematea.

Eskerrik asko guztiei ekitaldi honetara gerturatzeagatik.

Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritza hau zuzentzeko ohorea eta ardura nire gain hartzen dut umiltasunez eta uste osoz. Kontziente naiz zailtasunez, baina horiei aurre egiteko espiritua dut.

Pedro Sánchez presidentearen aldaketa-proiektuarekin bat egiten dut, hau da, birsorkuntza-proiektuarekin, maila guztietan berdintasunarekiko pasioa erakusten duenarekin eta pertsonengan eta euren beharretan eta helburuetan politikaren lehentasuna lehenesten duenarekin. Betiere politika sozialetan enfasia jarriz.

 

Proiektuak gobernu solido bat du aurrera jarraitzeko, guztien onespena izan duena eta herritar askori ilusioa itzuli diena. Ospitalean jabetu naiz horretaz egun hauetan. Irribarrea itzuli diegu pertsona askori. Eta haien lehenengo neurriek hasierako sentsazio hau sendotu dute. Osasungintzaren unibertsalizazioa edo Aquariuseko immigranteen harrera espiritu horren erakusgarri dira.

Aipatu dudanez, zailtasunak egongo dira; izan ere, 84 diputatu gara. Baina sozialistentzat, oro har, eta euskal sozialistentzat, bereziki, zailtasunak ez dira eragozpen bat, hobeto esanda, pizgarri bat dira, lan gehiago eta biziago egiteko sustagarri bat. Eta guk asko dakigu zailtasunei eta egoera oso zailetan gobernatzeari eta lan egiteari buruz. Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak kargua hartu zuen ETAren mehatxupean.

Etorkizunari buruzko ziurgabetasunen aurrean lan egiteko modua José María Maravalletik datorkigu. Berak zioen moduan, ardura publiko batean egin behar da lan postu horretan erretiroa hartuko bazenu bezala, baina kontziente izanda egunean bertan edo datorren astean amaitu dezakezula.

Premisa horiek kontuan izanik, zuekin partekatzea gustatuko litzaidake ardura berri honi aurre egiteko daukadan espiritua: Euskadin Estatuko Administrazio Orokorra zuzentzekoa eta Euskal Autogobernu Erakundeekin koordinazioa eta kooperazioa bilatzekoa, batez ere, Eusko Jaurlaritzarekin, baina baita Aldundiekin eta Udalekin ere.

Sánchez presidenteak jada izendatutako lan hori umiltasunetik egitea gustatuko litzaidake. Zailtasunetatik haratago, umiltasun horrek nire betekizuna nagusitzea nahiko nuke.

Umiltasunak entzutea, hitz egitea eta gobernuen artean akordioak bilatzea esan nahi du. Baita hori bera egitea gainerako erakundeekin, giza solaskideekin eta gizarte zibilarekin ere.

Itun-kultura batetik nator, eta kultura hori, hain zuzen, Fernando Buesarengandik ikasi nuen, euskal hezkuntza-itunaren aitarengandik.

Gizarte zerbitzuen alorrean berarekin batera egin nuen lan, eta 80. eta 90. hamarkadetan, Arabako erakundeen eta talde politikoen arteko akordioei esker, Gizarte Zerbitzuen Arabako Sistema abiatu genuen, zeina aitortua eta balioetsia izan zen bertakoen eta kanpotarren aldetik. Oroitzapena eta gorazarrea María Jesús Aguirreri, urte horietan guztietan lankide izandakoari.

Halaber, diru-sarrerak bermatzeko lehen errenta abiarazteko prozesuan parte hartu nuen, itun batekin Euskadin, baina Felipe Gonzálezen Gobernuak planteatzen zizkigun zalantzak salbuesteko beharrarekin. Ramón Jáureguik administrazioen arteko akordio bat bilatzeko agindu zidan, eta Madrid-Gasteiz lotzen zituen automobil-zubi batekin aste gutxi batzuetan lortu genuen akordioa. Oroitzapena José Ignacio Arrietari handiari, duela gutxi hil denari, eta programaren buruzagi eta itunaren bilatzailea izan zen Lan-Kontseilariari.

1999an Alfonso Alonso alkatearekin etxebizitza-politika itundu genuen Vitoria-Gasteizen: Gasteizeko auzo berrien garapena, 22.000 etxebizitza % 70eko erreserbarekin etxebizitza babestuentzat.

Azkenik, ituna lortu genuen Terrorismoaren Biktimak onartzeko eta aintzat hartzeko legea. Lege hori gakoa izan zen etorkizunari aurre egiteko. Puntu honetan aipatzekoa da Biktimen ponentziaren presidenteak eginiko lana, hau da, Urkullu lehendakariarena.

Ikusi dezakezuen moduan, nire jokabide esparruak aldatu egin dira egungo gobernuaren lehentasunen arabera: giza politikak eta terrorismoaren biktimekin, haien memoriarekin eta Euskadin elkarbizitza eraikitzeko asmoarekin erlazionatutako politikak.

Hori bai, itunaren espirituak ez ditu soilik gai sektorialak barne hartzen, autogobernuaren esparruarekin ere zerikusia du ere bai. Haren garapenean inplikatuko naiz, betiere modu subsidiarioan Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ekimenari dagokionez. Horrez gain, sortuko diren legezko ezberdintasunak bideratzea bilatuko dut, espiritu beraren bitartez eta delegaziotik liskargileak saihestuz. Horretan nire aurrekoari jarraitzen diot: Javier de Andrési.

Konbentzituta nago dialogoa sortu ahal izateko garrantzitsua dela argi eta errespetutik hitz egitea. Desitxuratze interesatuetatik eta adierazpen anbiguoetatik alde egin behar da, inori ez molestatzeko helburua izanik. Askotan erabilgarria izan daiteke baina ez da hala izaten; adibidez, terrorismoarekin zerikusia duten gaiak aipatzen direnean, Sara Buesak nabarmendu zuen bezala azken In Memoriam-en.

Autoritatea, lagun maiteak, Estatuko Administrazio Orokorra inbertsio garrantzitsu batzuk egiten ari da Euskadin bere konpetentzien barruan: Josu Jon Imazek zioen Euskal Hiria eraikitzeko abiadura handiko trenean ez ezik, beste zenbait esparrutan ere, aireportuetan, trenbide-azpiegituretan, portuetan eta ingurumenean. Modu horretan, ekarpena egiten zaie Euskadiko garapen ekonomikoari eta enplegua sortzeari. Hori guztia dinamizatzen, bistaratzen eta areagotzen saiatuko naiz ahal den neurrian. Ahaztu gabe gure pentsiodunen legezko xedea, hau da, pentsio publiko duinak ziurtatzea. Nire konpromiso osoa dute norabide horretan lan egiteko eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko; izan ere, guztion artean eten behar dugun gaitz bat da.

Horretarako guztirako oso garrantzitsua da egonkortasuna. Gaur egun, Euskadi egonkortasun-adibide bat da, euskal oasi modura definitua izan dena. Ezberdinen arteko akordio baten oinarritutako egonkortasunaz ari gara, José Antonio Aguirre eta Indalecio Prietoren (Euskadiko lehen Autonomia-estatutua sortu zuten 1936ean) arteko akordioen uhara jarraitzen duen itun batez. Egonkortasun hori akordio horretan oinarritzen da, baita terrorismoaren amaieran ere.

 

Autoritateak, lagun maiteak, honako hau lehen kargu-hartzea da ETA desagertu ondoren eta bere 2011ko porrot eraginkorraren ondoren, inolako ordainik gabe. Demokraziak, Zuzenbide Estatuak irabazi dio ETAri. Ezingo diegu sekula Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei nahikoa eskertu haien lana eta sakrifizioa. Botere judiziala, borroka hori defendatu zuten akordio politikoak eta Euskadin jasaten dugun terrorearen erasoa izan dira hori lortzeko elementu nagusiak, nazioarteko kooperazioaz eta euskal gizartearen asealdiaz gain. Askatasuna irabazi dugu. Baina oraindik elkarbizitza osoa irabazteke dugu.

Bistan denez, irakasgaiak geratzen dira zintzilik, eta eredu gisa botoi bat. Azken omenaldi saiakera Fernando Buesa eta Jorge Díezen hiltzaileei. Erreakzio instituzional irmoak eta koordinatuak etorkizunari dagokionez eredu bat sortu beharko luke. Udalaren eta Gorka Urtaran alkatearen zeregina aitortzea. Eta Sorturen mundua edo isiltasunean edo modu faltsuan justifikatu nahian.

Argi adierazi nahi dut kontu horiei dagokienez nire lehentasuna biktimak izango direla. Aitorpena mantentzea, erreparazioa hobetzea eta justizian sakontzea izango dira nire helburuak, oraindik 300 hilketa baitaude ebatzi gabe. Horrez gain, biktimek pairatu ditzaketen umilazio-saiakeren aurka borrokatuko da.

Nahiz eta lehen baino hobeto bizi garen, aldi berekoak garen arren, oraindik ez dugu lortu askatasunean eta tolerantzian elkarbizitza osoa. Gorroto hondarrak geratzen dira oraindik, baita intolerantzia txingarrak ere, eta horiek itzaltzea beharrezkoa da, hain zuzen, etorkizunean nahigabeak saihesteko.

Horregatik guztiagatik beharrezkoa da oraindik terrorismoaren legitimitate kentze etikoa, soziala eta politikoa azpimarratzea eta sakontzea, baita helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabileraren legitimotasunik ezaren aldarrikapena ere, lehenaldian, orainaldian eta etorkizunean.

Eta horretarako ezinbestekoa da memoria. Egiazkoa eta zintzoa den kontakizun bat, argi eta garbi biktimak eta borreroak egon zirela adierazten duena. Guk ez dugu kontakizunaren gudua deitu zaion horri planteamendurik egin nahi, ondo baitakigu gertatu dena. Guk nahi duguna da egia defendatu, lehen askatasuna defenditu genuen bezala. Guda planteatzen dutenak dira haien ardura gatazka baten atzean gordetzen saiatzen direnak. Gizarte demokratiko batean gatazkak nabariak dira, baina horiek ez dira konpontzen garondoan tiro bat emanda, baizik eta dialogoaren eta akordioak bilatzearen bitartez, eta posible ez denean, auzitegien bitartez.

Gaizka Fernández Soldevillak ondo dio izugarrikeriak libreki eta borondatez egin zituztela.

Aurre egin behar diegu memoriarekin bat doazen bi arriskuei. Lehen aipatu dut lehenengoa: desitxuratzea.

Bigarrena, berriz, ahanzturaren tentazioa da, egoera azkar gainditzeko tentazioa. Euskal gizartean tentazio hori barneratuta dago; izan ere, terrorismoak astindu izan du euskal gizartea, eta ez dute kontzientzia ona terrorismoaren urte zailenetan izan duten jarrerari dagokionez.

Egoera gainditu behar dugu, bai. Baina Gorka Landáburuk ondo dioen moduan, egoera irakurri ostean.

Eta memoriarekin bat, ETAko biktimen esanahi politikoa. Azken horrek ez du aurretiko ideia politikoekin zerikusirik, bere hiltzaileen helburu politikoarekin baizik, hain zuzen, proiektu politiko totalitario eta baztertzaile bat inposatzearekin biktimen odol errugabearen gainean. Eta totalitarismoaren aurka, zuzenbide estatua, eta bazterketaren aurka, berdintasuna eta elkarbizitza.

Azken gogoeta bat memoriari dagokionez. Memoria da hildako biktimei, gurekin ez daudenei, eskaini ahal diegun ordain bakarra. Memoria inklusibo bat, bai, baina batez ere legitimitatea kentzen duen memoria bat.

Eta memoriarekin batera, elkarbizitza.

Gizarte libre eta pluraletan elkarbizitza bi oinarri nagusitan oinarritzen da: giza eskubideekiko errespetu arduratsua, guztiak indibidualak eta herritartasunekoak; eta elkarbizitza-markoekiko errespetu arduratsua. Gure kasuan, 1978ko Konstituzioa, Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko bat onesten duena eta eskubide horiek positibizatzen dituena, eta 1979ko Gernikako Estatutua. Marko horiek ez dira aldaezinak eta haien aldaketak 40 urte eta gero eztabaida-fase batean daude. Aldaketei aurre egin beharko diegu eurak aurreikusten duten bidea jarraituta eta orijinalaren antzekoak diren adostasunak bilatuta.

Aproposa iruditzen zait gure Autonomia-estatutuko 7. artikuluaren garrantzia gogoraraztea, zeinak euskal baldintza politikoa definitzen duen.

Euskadin, aurretik aipatutakoaz gain, gehitu behar dugu helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabileraren legitimotasunik eza aldarrikatzeko beharra, lehenaldian, orainaldian eta etorkizunean, terrorismoz beteriko urte askoren ondoren. Benetan elkarrekin bizi nahi badugu, ez digu balio Sortuk bere estatutuetan aldarrikatzen duen etorkizunerako legitimotasunik ezaren aldarrikapen irmoak, ez badu lehenaldian egiten. Borondate onez, ez da batere sinesgarria etorkizunera begira legitimotasunik gabekoa kontsideratzen dena lehenaldian legitimoa izatea. Eta, gainera, haiek izatea ezartzen dutenak noiztik ez den legezkoa herritar bat hiltzea. Tamalez, oraindik horretan dihardugu, Marta Buenak ondo adierazi duenez egun hauetan.

Osvaldo Pucciok, Salvador Allende Fundazioaren presidenteak, esaten zigun indarkeria politikoko denboraldi baten ostean elkarbizitza sortzeko beharrezkoa dela elkarretaratzea. Eta hori lortzeko, batzuk bideetan atzera egin behar dute beste batzuek zubiak eraikitzeko. Orden horretan. Ez da posible biktimek zubiak eraikitzea gaizkileek bideetan atzera egin gabe.

Puntu honetan garrantzitsua da eraikuntzaren ingeniariak izango direnen erakundeen zeregina. Erakundeek, alde batetik, bide horretan atzera egiten ari direnei babestu eta lagundu beharko genieke, bide horretatik pasa nahi ez dutenei ere pasa daitezen eskatuz. Beste aldetik, biktimen eta zubia eraikitzen laguntzen duten erresistenteen eskuzabaltasuna eskertu ere bai, betiere hori egin nahi ez dutenei errespetatuz.

Topaketak egin dira: topaketak biktima ezberdinen artean Glen-Creen, eta hiltzaileen eta biktimen artean Vía Nanclares izeneko garapenean. Azken horiek lehen aipatu dudana bete zuten. Lehenik, bideetan atzera egin eta, ondoren, zubiak eraiki. Parte-hartzaile guztiek positibotzat jo dituzte topaketak.

Horregatik, uste dut beharrezkoa dela, Sánchez presidenteak adierazitakoarekin bat eginez, espetxe-politika berrezartzea, esperientzia horietatik alderdi positibo guztiak errekuperatzeko, eta, aldi berean, birgizarteratzearen printzipio konstituzionala helburutzat ezarriko duena eta elkarbizitza-politiken barnean kokatuko duena.

Lagunak, espetxe-politika beti izan da politika antiterroristaren parte. Baita Vía Nanclares ere. Baina bere garapenean ohartu ginen elkarbizitza-politika ere bazela. Ez du zentzurik politika antiterroristaren barnean mantentzeak, terrorismoari irabazi baitiogu eta banda desagerrarazi egin baita. Baina zentzuduna da, nire ustetan, elkarbizitza-politiken barnean kokatzea.

Modu horretan planteatu ahalko genukeen elkarbizitzari zer espetxe-politikak lagunduko lioken gehiago. Nire ustez, birgizarteratzea bilatzen duen politika izan beharko luke, legea arduraz beteko lukeena eta babes-neurriak martxan jarriko lituzkeena, baita birgizarteratze-ibilbiderako laguntza-neurriak ere.  Esate baterako, berria ez den presoen gerturatze progresiboa eta bereizia, edo espetxeko erregimen-aldaketak ibilbide horretan zigortu bakoitzaren aurrerapen indibidualen arabera.

Helburu hori lortzeko garrantzitsutzat jotzen dut aipatutako Vía Nanclares horren esperientzia kontuan izatea:

Lidergo politikoa, adostasun instituzionala eta jarraitzailea, biktimei informazioa ematea, legea betetzea, erabakiak bereiztea, progresibitatea eta zuhurtzia.

Azkenik, aditzera eman nahi dizuet delegazioaren eta delegatu honen ahalegin honetan eskatzen zaigun modura kooperatzeko nahia.

Eta nire esku-hartzearen hasieran esan dudan moduan, eskerrak Espainiako Gobernuari izendapenarengatik, eta zuei etortzeagatik.

Eskerrik asko.

 

Kalera! Garaia da

mahuka hutsik ibiltzeko

eta erakusteko, bizirik gaudenez,

zer edo zer berri dakargula”.

 

Gabriel Celaya.

Poesia etorkizunez kargatutako arma batean.