Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Sonia Pérez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu sozialista berria

1. argazkia
Sonia Pérez, nueva Consejera socialista de Turismo, Comercio y Consumo | Foto: Socialistas Vascos

Datozen egunetan, Sonia Pérez Ezquerro sozialistak bere gain hartuko du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren kargua, Alfredo Retortillok, oraingo titularrak, Barakaldoko Alkatetzarako PSE-EEren hautagaitza burutuko duela iragarri eta gero.

Sonia Pérez (Barakaldo, 1976) Enpresa Kudeaketako eta Zuzendaritzako lizentziatua da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatean, eta MBA Executive Masterra (ESIC) du ere bai. Euskal Sozialisten Batzorde Betearazlearen Politika Ekonomikoak arloko arduraduna da, bai eta Bizkaiko Aldundiaren Enpleguko foru-zuzendaria ere.

Sailburua hautatzerakoan, PSE-EEk kontuan hartu du esperientzia duela sektore publikoan (Patxi Lópezen Gobernuko Laneko zuzendaria eta sailburuordea izan zen ere bai), horixe funtsezkoa baita legealdi erdian Sail bat zuzentzeko. Horrez gain, eremu pribatuan egin duen ibilbidea ere aintzat hartu du, non enpresen ebaluazio eta auditoriako lanak zein zuzendaritza finantzariokoak bete dituen.

Sonia Pérez gehitzearen ondorioz, emakumeak nagusi dira Gobernu Kontseiluko ordezkaritza sozialistan, zeinak PSE-EEren beste bi sailburu dituen: Iñaki Arriola (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza) eta María Jesús San José (Lan eta Justizia). Izendapen horrekin, Kontseilua osatuko du gizon- eta emakume-kopuru berdinak.