Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Jaurlaritza

Sonia Pérezek harrotasunez bere gain hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sail, Retortilloren lana «sendotu eta finkatzeko» helburuz

1. argazkia
La consejera de Turismo, Comercio y Consumo, Sonia Pérez, toma posesión de su cargo en Ajuria Enea |Foto: IREKIA.

Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu berriak kargua bere gain hartu du ostegun honetan, Alfredo Retortillo bere aurrekoak egindako lana finkatu eta sendotzeko helburuz. Alfredok uko egin dio Saila burutzeko erantzukizunari Barakaldoko Alkatetzarako hautagaitzari arreta emateko, maiatzaren 26ko udal-hauteskundeei begira.

Sonia Pérezek adierazi duenez, harrotasunez hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren buruzagitza, arlo horietan erronka handiak daudelako, eta, gogorarazi duenez, oso indar handia dutelako Euskadiko ekonomian, barne-produktu gordinaren (BPG) % 16 inguru osatzen dutelako, eta autonomia-erkidegoko enpleguaren % 18 ere bai.

Turismoaren arloan, bere aurrekoak betetako lana sendotzeko helburua finkatu du, baina proiektu berriei ekiteko konpromisoa hartu du ere bai, adibidez, industria-turismoaren esparruan.

Gainera, iragarri duenez, Euskadiko turismoa urtaroen eraginpean ez egoteko estrategia indartzen jarraituko du, eta lan egingo du «turismo sendoa eta kalitatezkoa» eragitea lortzeko.

Merkataritzaren kasuan aitortu duenez, sektoreak doitze bizia jasan du krisi ekonomikoaren eraginez, eta, ondorioz, enplegu-galera handia izan da.

Horrez gain, gogora ekarri du sektoreak negozio-eredua berriz sortzeko erronka duela, teknologia berriek eragindako aldaketengatik, merkataritza elektronikoa hazi delako eta kontsumitzaileen ohiturak aldatu direlako.

Erronka horiei aurre egiteko, sailburuak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak programak abian jarriko dituela digitalizazioari eta merkataritza elektronikoari laguntzeko.

Kontsumoaren esparruan, adierazi du Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileak babesteko lana indartuko duela, baita kontsumi-ohitura arduratsuak sustatu ere.